Aurkezpena

Berariazko helburuak

Bizitza osoko ikaskuntza sustatzea Gipuzkoan gizarte- eta komunitate-sareari laguntzeko sistemaren barruan eta sistematik bertatik. Horretarako, gizarteari eta komunitateari laguntzeko sistemaren rol berriaren kontzeptua garatuko duten hainbat esperientzia pilotu gauzatuko dira, eta adimen emozionalaren kontzeptua sartuko da irakaskuntza/ikaskuntza prozesuetan eta zerbitzuak eskaintzean.

Zer ekarriko du:

  • Ikaskuntza emozionaleko zeharkako prestakuntza-plana egitea gizarte- eta komunitate-sareari laguntzeko sistema osoarentzat.
  • Gizarte- eta komunitate-sareko langileei ezagutza eta informazioa helaraztea eta nork bere konpetentzia emozionalak garatzeko aukera ematea.
  • Sare horrek artatutako pertsonek ikaskuntza emozionala jaso dezaten behar diren tresna eta gaitasunetan trebakuntza.

Ekimenaren irismena

Ekimenaren onuradunak gizarte- eta komunitate-sareari laguntzeko sistemako langileak dira, nodo guztietakoak. Dena den, langileak erantzukizun-mailaren arabera (politikoa, teknikoa eta kudeaketakoa) eta artatzen dituzten kolektiboen eta eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera bereiziko dira.

Garrantzitsua da ekimen honek izan dezakeen eragina nabarmentzea; izan ere, baldin eta gizarte- eta komunitate-sareko langileei zuzenduta badago, aldaketa nabarmena (eta hobekuntza) egongo da sare horren onuradunei (gazteak, eskolarteko kirola, minusbaliatuak, adinean aurrera doazen pertsonak mendeko pertsonak, eta abar) eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.

Onuradunen hautaketa

Gizarteari eta komunitateari zerbitzuak eskaintzen dizkien erakunde bakoitzarekin batera erabakitzen da (aldez aurretik egindako diagnostiko-prozesuekin eta erakunde bakoitzaren helburuekin eta lehentasunekin koherentzia), erakunde bakoitzaren barruan rol ezberdinak (diseinua, kudeaketa, zerbitzuak eskaintzea) eta estamentu eta kolektibo ezberdinak (artatutako kolektiboetara bideratuta) kontuan hartuta.

Garatzen diren ekintzak

Gizarteari eta komunitateari zerbitzuak eskaintzeko ardura duen erakunde bakoitzarekin hitzarmen-prozesu bat ezarri da esku hartzeko planak gauzatzeko. Plan horietan beharren diagnostikoak, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko ekintzak eta prestakuntza-ekintzak jasoko dira.

Ebaluazioa

EHUko Psikologia Fakultateak proposatutako sisteman oinarritzen da.