Azala Proiektua Ekimena Gipuzkoan
Azala Proiektua Ekimena Gipuzkoan

Ekimena Gipuzkoan

Gipuzkoan ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzeko ekimenaren jarduera-irizpideak honako hauek dira:

Protagonismoa pertsonarena da

  • Oinarrizko balioak, irakaskuntza-ikaskuntzako prozesu positiboak eta pertsonek prozesu horiekin duten harremana dira
  • Bizitza osoko ikaskuntza-eredu propio bat garatzea
  • Sormenaren eta berrikuntzaren aldeko ingurune emozionalak garatzea
  • Hiritartasun aktiboaren kontzeptua sustatzea

 

Helburu orokorra

Konpetentzia sozialak eta emozionalak garatuz, Gipuzkoa giza dimentsioa eta dimentsio fisikoa bateratzen dituen lurralde orekatua lortu nahi da, besteak beste, balioetan nortasun sendoa eta bertako kulturaren bidez, dinamikoa eta gainerako euskal lurraldeetara eta Europako ingurunera irekia.

Lurralde jakintsua eta datozen belaunaldiekin konprometitua, pertsonen ongizatea bermatuko duena; lurralde berritzailea, sormen handikoa, lehiakorra eta iraunkorra.

 

Jarduera-eremuak

Ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzeko ekimena hiru jarduera-eremutan garatzen da:

  1. Hezkuntza-sistema arautuaren eremua
    (hezkuntza-komunitatea, familiak barne)
    1. Sentsibilizazioa/kontzientziazioa
    2. Prestakuntza eta gaikuntza
    3. Laguntzeko ekintzak
    4. Ikastetxearen plan integralak
  2. Erakunde / enpresa eremua
    1. Beharren diagnostikoak
    2. Esku hartzeko planen diseinua
    3. Esku hartzeko planen garapena
  3. Gizartea / komunitate eremua
    1. Beharren diagnostikoak
    2. Esku hartzeko planen diseinuan
    3. Esku hartzeko planen garapena

Eta, zeharka, beste bi eratako helburuak daude zehaztuta: ebaluazioa eta gizarte-hedapena.