Azala Proiektua Aurkezpena
Azala Proiektua Aurkezpena

Aurkezpena

Gipuzkoa: adimen emozional handiko gizarte baterantz 2004an abian jarri zen proiektua da eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuak sustatu eta garatu du. Ekimen hau bizitza osoan zehar ikaskuntza sustatzeko ahaleginean datza.

Ikaskuntza emozionala eta soziala sustatzeko proiektua hiru jarduera eremutan garatzen da:

  • Hezkuntza eremua
    (hezkuntza-komunitate osoa barne)
  • Erakunde/enpresa eremua
  • Gizarte-komunitate eremua

Hainbat jarduera eremu ezartzen dira:

  • Konpetentzia sozial eta emozionaletan sentsibilizatu, prestatu eta esku hartzeko programak
  • Konpetentzia sozial eta emozionaletan ekimen eta prestakuntzen beharren ebaluazioa

Honela, bizitza osoan ikasten joateko konpetentziak lortzeko eremu ezberdinetan jardunez, pertsonen garapen integrala bideratuko duten ingurune emozionalak eta erakunde-inguruneak sortu nahi dira.

Ebaluazioa, kontuak emateko eta efizientzia, efikazia, gardentasuna eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko tresna gisa integratu da. Eta, horretarako, ekimena ebaluatzeko hainbat proiektu diseinatu eta garatu ditu Euskal Herriko Unibertsitateak, UPV/EHU.

Ekimenak, kudeaketaren ataletik, “banakako ikaskuntza-kontuak” erabiltzen ditu eta Ikaslan Gipuzkoa Gipuzkoa Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartearen laguntza du.

Web-orri honen bidez, Adimen Emozionalaren inguruan ezagutza hedatzeko, partekatzeko, ikasteko eta sortzeko gune bat garatu nahi dugu. Eta, aldi berean, laguntza eskaini nahi diegu adimen emozional handiko Gipuzkoa egiten saiatu nahi duten pertsona eta erakundeei.