Azala Hezkuntza Aurkezpena
Azala Hezkuntza Aurkezpena

Aurkezpena

Berariazko helburuak

  • Hezkuntza-komunitateari laguntzea.
  • Gipuzkoako hezkuntza-sistema osoari Emozio Hezkuntzako zeharkako prestakuntza-plana eskaintzea.
  • Hezitzaileei jarraian adierazten dena ematea:
    1. ezagutza eta informazioa;
    2. nork bere konpetentzia emozionalak garatzeko aukera;
    3. ikasleek ikaskuntza emozionala jaso dezaten behar diren tresna eta gaitasunetan trebakuntza.
  • Hezkuntza-eragileen eta ikasleen konpetentzia emozionalak garatzea, eragin positiboa izan dezan ikastetxeetako giroan, harremanetan eta errendimenduan.

Ekimenaren irismena

Honako hauek dira ekimenaren onuradunak:

  • Hezkuntza-erakundeetako zuzendaritza-taldeak.
  • Hezkuntza-maila eta -alor guztietako hezitzaileak.
  • Emozio Hezkuntzan espezializatu nahi duten hezitzaileak.
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZL).
  • Familiak.

Eta zeharkako onuradunak honako hauek:

  • Ikasleak.
  • Komunitatea.
  • Gizartea, oro har.

Garatzen diren ekintzak

Ekimenak honako ekintza hauek sustatzen ditu, besteak beste:

  • Sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko jardunaldi irekiak.
  • Kolektibo bakoitza prestatu eta gaitzeko prestakuntza-ibilbide modularra.
  • Hezkuntzarekin eta emozio- eta gizarte-konpetentziekin zerikusia duten gai zehatzetan laguntzeko ekintzak.
  • Material didaktiko eta pedagogikoa osatzea.
  • Ikastetxe bakoitzaren hezkuntza-proiektuak konpetentzia sozial eta emozionalak garatzeko curriculumekin osatuko dituzten plan integralak.

Ebaluazioa

Ebaluazioak, denboran zehar, hainbat etapa izan ditu eta hainbat taldek lagundu izan dute, guztiak ere adituak eta adimen eta heziketa emozionalaren arloan aintzat hartzen direnak.

Besteak beste, beraz, Aitor Aritzeta irakasleak (Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea), zuzendutako taldea aipatuko dugu, bai eta honako irakasle hauen lankidetza ere: Rafael Bisquerra (Universitat de Barcelona), Maite Muñoz de Morales (Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Pablo Fernández-Berrocal (Universidad de Málaga)

2008tik Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Ana Isabel Vergara irakaslearen taldeak egin du ekimenaren ebaluazio osoa.