Aurkezpena

Berariazko helburuak

Konpetentzia sozialak eta emozionalak antolaketa-esparru egokietan sustatu eta garatzeak erakundeen eta enpresen lehiakortasunaren aldeko testuinguruak eratu ditzake norberaren interesak eta interes profesionalak integratuz.

Eta hiru lan-ildoren bidez:

  • Esperimentatu. Gauzak eginez ikastea da, konpetentzia sozial eta emozionalak garatzera bideratutako ekintzen egokitasuna balioesten eta eraikitzen joateko.
  • Eredu bat sortu. Esperimentatuz beste eremu batzuetan, beste kolektibo batzuetan, eta abarretan orokortu daitezkeen jarduera-motak egiaztatzea, balioestea eta eredu bihurtzen joatea da. Eta ikasitako lezioak atera.
  • Proposatu. Esperimentatu, eredu bat sortu eta ikasitako lezioak asumitu ondoren esku hartzeko politika publiko eta pribatuak proposatzea da.

Ekimenaren irismena

Ekimenaren onuradunak honako hauek dira:

  • zuzendaritza-taldeak;
  • erdi mailako arduradunak;
  • zeharkako eskulana;
  • zuzeneko eskulana.

Eta zeharkako onuradunak honako hauek:

  • Erakundeak.
  • Komunitatea.
  • Gizartea, oro har.

Garatzen diren ekintzak

Ekimenak, besteak beste, honako ekintza hauek sustatzen ditu:

  • Sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko jardunaldi irekiak.
  • Konpetentzia sozial eta emozionalen garapen-mailari buruzko diagnostikoak egitea enpresa-kulturari eta enpresen helburuei dagokienez.
  • Informazio, sentsibilizazio, prestakuntza eta bestelako ekintzak barne hartzen dituzten esku hartzeko planak.
  • Erakunde- eta enpresa-esparruarekin zerikusia duten berariazko gaietan laguntzeko ekintzak.

Ebaluazioa

UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Aitor Aritzeta irakasleak proposatutako sisteman eta "Berritzeko sentitu" izeneko tresnan oinarritzen da; biak ere Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapenako eta Turismoko Departamentuak sustatuta.