Azala Displaying items by tag: Unibertsitatea

Total: 20 resultados encontrados

Antsietatea kudeatzeko eta errendimendu akademikoa hobetzeko programak Antsietatea kudeatzeko eta errendimendu akademikoa hobetzeko programak

Hezkuntza testuingurutan erabilitako «bioatzeraelikadura»-ren [«biofeedback»] bitartez entrenamendu-programek ikasleriaren antsietatea murrizten eta errendimendu akademikoa hobetzen lagundu ahal dute. Bestalde, ikasleek duten prozesu psikofisiologiko, kognitibo eta emozionalen arteko interakzio dinamikoa ezagutzen sakontzeko balio dute «biofeedback»-aren teknikek. Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerketa-talde batek egin duen azterlan baten ondorioa. Talde honen koordinatzailea Aitor Aritzeta Psikologia Fakultateko irakaslea izan da. «Reducing Anxiety and Improving Academic Performance Through a Biofeedback Relaxation Training Program» izenburupean, ikerketa Applied Psychophysiology and Biofeedback aldizkari zientifikoan argitaratu egin da.

Leer Más
«Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan» «Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan»

Interneten bidez emango den «Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan» izenburuko ikastaroak ikasketa-plan bat eskaintzen du gaitasun sozioemozionalak ezagutzeko eta garatzeko. Bederatzigarren edizio honetan, emozioen erregulaziorako estrategiak eta teknikak ikastea proposatzen da, PNLa (Programazio Neurolinguistikoa) eta Mindfulness-a, besteak beste. Ikastaroa Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak antolatu du eta saioak 2018ko martxoan hasiko dira.

Leer Más
Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala

Carmen Pellicer pedagogoa Hezkuntzaren esparruan garatutako ikaskuntzan aditua da. Trilema Fundazioko presidentea, 2016an Ashokako Ekintzaile Soziala izendatu izan da. Organizazio filantropiko honek ingurumenarekin konpromisoa hartzen duten pertsonen eta erakundeen jarrera «konpontzaile» («changemaker») baten bidez gizartea eraldatzea defendatzen du. Pellicerrek José Antonio Marinarekin batera La inteligencia que aprende (2015) izenburuko liburua idatzi zuen. Berak zuzendari eta irakasleentzako prestakuntza programak antolatzen ditu eta Nola hezi Talentu Ekintzailea(Gironako Princesa Fundazioa) izeneko proiektuaren zuzendaritza teknikoko arduraduna da. Bere ustez, Hezkuntzaren bitartez herri bat hobetu ahal da.

Leer Más
«Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalaren arloan» «Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalaren arloan»

Interneten bidez ematen den «Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalaren arloan» izenburuko ikastaroak gaitasun sozioemozionalak ezagutzeko eta garatzeko ikasketa-plan bat eskaintzen du. Bere helburua erregulazio emozionalerako estrategiak eta teknikak ikastean datza, besteak beste PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Mindfulness-a. Ikastaroa Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak antolatu du Carmen García de Leanizen zuzendaritza akademikopean. Saioak 2017ko martxoaren 23an hasiko dira eta 300 orduko luzapena izango dute.

Leer Más
Hezkuntza Emozionalaren XIII. Jardunaldiak Hezkuntza Emozionalaren XIII. Jardunaldiak

Bartzelonako Unibertsitateko Institut de Ciències de lʼEducació institutuak eta Grup de Recerca en Orientació Pedagògica (GROP) taldeak «Hezkuntza emozionala jarduera fisikoaren eta kirolaren alorretan» izenburuko jardunaldi hauek antolatu dituzte. Ekimen honen helburua osasun mental eta emozional egokia lortzeko jarduera fisikoak duen garrantzia jendarteratzea da. Kirol esparruak bizikidetzarako eta hezkuntza sozioemozionalerako gunetzat hartzen dira. XIII. Jardunaldi hauen saioak Bartzelonan 2017ko martxoaren 31an eta apirilaren 1ean egingo dira.

Leer Más
«Umeen eta Gazteen Erresilientzia Sendotzea» «Umeen eta Gazteen Erresilientzia Sendotzea»

UNEDek antolatutako «Arrisku Soziofamiliarretan dauden Umeen eta Gazteen Erresilientzia Sendotzea» izenburuko ikastaroak ezagutza teorikoa eta praktikoa biltzen dituen ikuspegia eskaintzen du. Bere hastapenak (Espainiako) Aldeas Infantiles SOS elkartearen programek bermatzen dituzte, arrisku sozialeko egoerako umeak, gazteak eta familiak zaintzeko garatu dituenak. Ikastaroa, Interneten bidez, 2017ko otsailaren 1etik ekainaren 23ra egingo da eta izena-ematearen epea 2017ko urtarrilaren 13an amaituko da.

Leer Más
«Adimen Emozionala eta Coaching-a Masterra» «Adimen Emozionala eta Coaching-a Masterra»

Castellóko Jaume I.a Unibertsitateak «Adimen Emozionala eta Coaching-a Masterra» antolatu du. Bere helburua hezkuntza, osasun, enpresa eta abarraren arloetako profesionalei prestakuntza aplikatua eskaintzean datza. Bigarren edizio honetan ikuspegia nagusiki praktikoa da. Eduki teorikoak tutore baten zuzendaritzapeko lanen bitartez osatzen dira. Masterra bi modalitatetan ematen da: aurrez aurre edo internetez. 2016ko urriaren 28tik 2017ko ekainaren 24ra iraungo du.

Leer Más
«Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalean» «Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalean»

Interneten bidez emango den «Unibertsitate-aditua Adimen Emozionalean» izenburuko ikastaroa Errioxako Nazioarteko Unibertsitatearen proposamen bat da. Bere helburua egingo dutenak emozioen kudeaketan aditu bihurtzean datza, «erregulazio emozionalerako estrategia, tresna eta teknika iraunkorrak, PNL (Programazio Neurolinguistikoa) eta Mindfulness-a besteak beste», menperatuz. Ikastaroaren saioak datorren urriaren 6an hasiko eta 2017ko otsailaren 17an amaituko dira.

Leer Más
«Adimen Emozionala» masterra «Adimen Emozionala» masterra

UNEDek antolatutako «Adimen Emozionala» masterra Internetez emango da, ikaskuntzarako plataforma birtualaren bitartez (aLF). Bere helburua hainbat agenteen eta esku-hartze ezberdinetan Adimen emozionala hobetzeko ekimenen disenuan, aplikatzean eta ebaluaketan profesional gaituak trebatzea da. Masterrak 10 hilabete iraungo du: 2017ko urtarrilaren 20tik urriaren 20a arte. Matrikula betetzeko epea 2016ko irailaren 7an hasiko da eta 2017ko urtarrilaren 13an amaituko da.

Leer Más
«Hezkuntza emozionala eta Ongizatea» graduondoa «Hezkuntza emozionala eta Ongizatea» graduondoa

«Hezkuntza emozionala eta Ongizatea (2016-2017)» graduondo honen helburua prestakuntza espezializatua (teoriko, tekniko eta praktikoa) eskaintzea da gaitasun sozioemozionalen arloan programa eta ekimenak proposatzen dituzten profesionaleei. Bartzelonako Unibertsitateko Institut de Ciències de l'Educació (ICE) zentroak antolatuta, aurrez aurreko graduondo hau 2016ko irailaren 30ean hasiko da Bartzelonan.

Leer Más
José Antonio Marina: Ikaskuntza eta Ahaleginaren kultura José Antonio Marina: Ikaskuntza eta Ahaleginaren kultura

José Antonio Marina filosofo eta irakaslea (Toledo, 1939) Hezkuntzaren arloan Ahaleginaren kultura aplikatzearen aldekoa da. Bere ustez, ikaskutzaren prozesuetan eta talentuaren garapenean pertseberantzia eta memoria lantzea funtsezkoak dira. Marinaren adierazpen hauek elkarrizketa batean daude, «Astoa, Internetera konektatuta egonagatik ere, asto izango da» izenburupean Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa aldizkariak kaleratu berri duena.

Leer Más
EDO Nazioarteko IV. Batzarra: Ikaskuntza eta lanerako aukerak EDO Nazioarteko IV. Batzarra: Ikaskuntza eta lanerako aukerak

2016ko EDO Nazioarteko IV. Batzarrean erakundeetan ezagutza sortu eta kudeatzeko prozesuak aztergai izango dira. «Ikaskuntza kokatua eta ikaskuntza konektatua: lanerako aukerak» izenburupean saioak 2016ko maiatzaren 11, 12 eta 13an emango dira, Batzelonan. Batzarra Erakundeen Garapenerako Taldeak (EDO), Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren Zentroak eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskolak antolatu dute.

Leer Más
Hezkuntza emozionalari buruzko XII. jardunaldiak Hezkuntza emozionalari buruzko XII. jardunaldiak

Bartzelonako Unibertsitateko Institut de Ciències de lʼEducació institutuak eta Grup de Recerca en Orientació Pedagògica (GROP) taldeak antolatutako jardunaldien gai orokorra «Hezkuntza emozionala eta Neurozientzia» da. Ekimen honen helburu nagusia Neurozientziaren ekarpenak ezagutzean datza, batez ere Hezkuntza emozionalaren inguruko praktikak eta esperientziak behar bezala garatu ahal dutenak. XII. Jardunaldi hauen saioak Bartzelonan emango dira, 2016ko martxoaren 11 eta 12an.

Leer Más
«Emozioak eta Balore moralak» izenburuko mintegia «Emozioak eta Balore moralak» izenburuko mintegia

«Emozioak eta Balore moralak» izenburuko mintegiaNafarroako Unibertsitateak antolatu du «Kultura emozionala eta nortasuna» proiektuaren esparruan. Bere helburua norberaren nortasunerako «emozio moralen» garrantzian eragin duen pentsamenduari buruz hausnartzea da. Saioak Iruñean emango dira, 2016ko martxoaren 8 eta 9an.

Leer Más
«Hezkuntza-Coaching eta Adimen emozionalaren arloko Unibertsitate-Masterra» «Hezkuntza-Coaching eta Adimen emozionalaren arloko Unibertsitate-Masterra»

«Hezkuntza-Coaching eta Adimen emozionalaren arloko Unibertsitate-Master» honek irakaskuntza profesionalizatuari buruzko prozesuetan gaitasunak eskuratzeko aukera profesionalei eskaintzen die. Prestakuntza ekimen hau Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateak (UNIA) antolatuta dago eta erdipresentziala emango da, 2015eko urriaren 15etik 2016ko urtarrilaren 29ra Santa María de la Rábida Campusean, Palos de la Fronteran (Huelva). 

Leer Más
«Adimen Emozionalean Unibertsitate-aditua» «Adimen Emozionalean Unibertsitate-aditua»

«Adimen Emozionalean Unibertsitate-aditua» izenburuko ikastaroa trebetasun sozioemozionalen kudeaketarako tresnak eta teknikak emateko eskaintzen da. Bere orientazioa, lehentasunez, lanbide esparruari zuzenduta dago (hainbat programa aplikagarri diseinatuz). UNIR-ek (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) antolatu du. Beste ikastaro guztiak bezala, honako hau telematikoa izango da. 10 ECTS kreditu balio du eta datorren urriaren 15ean hasiko da.

Leer Más
Carlos Belmonte neurozientifikoa: Garunaren ezagutza eta gizartearen eraldaketa Carlos Belmonte neurozientifikoa: Garunaren ezagutza eta gizartearen eraldaketa

Orain dela egun batzuk, Carlos Belmonte neurozientifikoak Maestro de la Lección Magistral Andrés Laguna 2014 izenburuko saria irabazi zuen, Alcalako Unibertsitateak eta Lilly Fundazioak ematen duena. Bere hitzaldian, Alcala de Henaresen urriaren 17an esker ona jasotzean, Garunaren ezagutzaren arloan lortutako aurrerapenak aipatu eta mina sortzen duten mekanismoetan esku hartzeko Neurozientziaren ahalmenak azaldu zituen. Neurozientifikoak uste du, dutenengan efektu hondatzaileak kuntuan hartuz, mina neutralizatzea beharrezkoa dela. Bere iritziz, ikerketa neurozientifikoak mantentzea eta indartzea ezinbestekoak dira: gure gizartearen etorkizunari eta pertsonen ongizateari begira.

Leer Más
Adimenaren arloan Analista Masterra Adimenaren arloan Analista Masterra

Adimenaren arloan Analista Unibertsitateen arteko Masterra Informazio eta Ezagutzaren Gizartearen eskakizunak bideratzeko programatu da. Ekimen honen helburua hauxe da: Adimen konpetitiboaren eta enpresa eta erakundeetan bere erabilera estrategikoaren aldeko testinguruak sortzeko gaitasun eta trebetasunak izango dituzten profesionalak hezi. Bi edizio eskaintzen dira: Madrilgoa eta Bartzelonakoa. Irailean hasiko dira eta irailaren 7rarte matrikula zabalik egongo da. Master honen antolakuntzan Rey Juan Carlos Unibertsitateak, Carlos III.a Unibertsitateak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak eta Bartzelonako Unibertsitateak parte hartu dute.

Leer Más
EHUko Uda Ikastaroa: «Baloreak eta bertuteak. Egiak eta gezurrak» EHUko Uda Ikastaroa: «Baloreak eta bertuteak. Egiak eta gezurrak»

«Baloreak eta bertuteak. Egiak eta gezurrak» izenburuko ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateko XXXIII. Uda Ikastaroen esparruan programatu da, bi zeharkako ardatz hauen inguruan hausnartzeko asmoz. Azterketa hau ikuspegi osagarrietatik egingo da: besteak beste, Filosofia, Psikologia eta Etikaren ikuspuntutik. Javier Urrak zuzenduko dituen saioetan gaitasun sozioemozionalak jorratuko dira. Ikastaroa Donostian abuztuaren 21, 22 eta 23an emango da.

Leer Más
Ekintzailetza, errendimendu profesionala eta lanarekiko menpekotasuna Ekintzailetza, errendimendu profesionala eta lanarekiko menpekotasuna

Roterdamgo Erasmus Unibertsitateko eta Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionaleko (UNED) ikertzaileen talde batek, Espainiako pertsona ekintzaileei buruzko ikerketa baten bitartez, honako ondorio hau atera du: lanarekiko menpekotasunak ez du errendimendu profesional handiago edo hoberik ekartzen, murrizten eta okerragotzen baizik. Ordea, lan-menpekotasuna ez duten pertsona inplikatuek beren gaitasunen errendimendua eta ongizate sozioemozionala optimizatzen dituzte.

Leer Más