Azala Displaying items by tag: Komunikazioa

Total: 20 resultados encontrados

Emozioak web guneak ikaskuntza sozioemozionala sustatzeari zuzendutako lana osatu du Emozioak web guneak ikaskuntza sozioemozionala sustatzeari zuzendutako lana osatu du

Emozioak web guneak bere lan-etapa 2017ko abenduaren 31n osatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004an bultzatutako «Gipuzkoa: Adimen emozional handiko gizarte baterantz» proiektu aitzindariarekin hasi zena. Ikasteko zein praktikatzeko, gaitasun sozioemozionalak web honen ardatz nagusia izan dira, diziplina anitzeko ikuspegitik honako hiru eremu hauei begira: hezkuntzarena, profesionala eta gizarte-komunitatearena. Beraz, plataforma hau ikaskuntza sozioemozionalari buruzko erreferente-gune bihurtu da. Ibilbide honen ostean, web gunea eskuragarri egongo da bere edukiak kontsultatu ahal izateko, batez ere bibliografia- eta dokumentazio-atalekoak. Eta izango diren baliabideen arabera, edizio-etapa berri bati ekiteko aukera hausnartuko da.

Eskerrik asko egin duzuen segimenduagatik eta hartu duzuen arretagatik.

Leer Más
Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan» Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan»

«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan» izenburuko ikastaro hau Ana Muro Ezagutzaren Kudeaketan adituak zuzentzen duen prestakuntza-eskaintza bat da. Trebetasun interaktiboetako bat errazten duten gaitasun sozioemozionalak sartu dira egitarauan: hau da, asertibitatea. Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroaren saioak Donostian datorren urtarrilaren 23an hasiko dira.

Leer Más
Ikastaroa: «Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa» Ikastaroa: «Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa»

«Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa» izenburuko ikastaroa prestakuntzarako proposamen bat da, Gipuzkoako Bazkundeak antolatu duena. Ekimen honen bidez partaideak trebatu nahi dira nazioarteko merkatuetan behar bezala lan egin dezaten. Esparru ezberdinetan eguneroko kudeaketarako kulturarteko trebetasunak garatzea ikastaroaren helburuetariko bat da. Alor honetan gaitasun sozioemozionalak ere garrantzitsuak dira. Blanca Ortueta Nazioarteko merkataritzan adituaren zuzendaritzapean, saioak praktikoak eta partizipatiboak izango dira eta Donostian datorren abenduaren 12an emango dira.

Leer Más
Ikastaroa: Neuroekonomia eta lehiakortasunaren hobekuntza Ikastaroa: Neuroekonomia eta lehiakortasunaren hobekuntza

Javier García merkataritzan eta marketinean aholkulariak «Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko neuroekonomiak dituen zortzi palankak» izenburuko ikastaroa zuzenduko du. Ikuspegi guztiz praktikoa erabiliz eta edukiez gain, hobekuntza pertsonala eta enpresariala lortzeko plan bat prestatuko da partaide bakoitzarentzat. Bazkundeak antolatu duen ikastaro honen saioak, 8 ordukoak, Donostian azaroaren 28an emango dira.

Leer Más
Ikastaroa: «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin» Ikastaroa: «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin»

Gipuzkoako Bazkundeak «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin» izenburuko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza-proposamen hau Juan Carlos Alcaide Zerbitzu-Marketinean eta Fidelizazioan aholkulari espezializatuak prestatu du, salmentarako teknikek eta merkataritza-interakzioak dituzten gakoak ezagutzeko eta, baliabide emozionalak menperatuz, gako hauek aberasteko. Saioak Donostian datorren azaroaren 9an egingo dira.

Leer Más
Ikastaroa: «E+ talde positiboak» Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Gipuzkoako Bazkundeak «E+ talde positiboak» izenburuko ikastaroa antolatu du. Bere zuzendaria Teresa Aranzibia da, garapen pertsonal eta profesionalerako laguntza ematean aditua. Proposamena ondorengo uste oso honetan oinarritzen da: «talde positiboak produktiboagoak dira eta beren lanarekin eta organizazioarekin konpromiso handiagoa dute». Egitarauan hainbat ardatz-kontzeptu aztertuko dira, besteak beste, konpromisoa, emozioak bideratze positiboa eta erresilientzia indartzeko oinarriak. Ikastaroaren saioak Donostian datorren azaroaren 23an emango dira.

Leer Más
Ikastaroa: «Taldeak motibatzeko gaitasunak» Ikastaroa: «Taldeak motibatzeko gaitasunak»

«Erdi mailako agintarientzat taldeak motibatzeko gaitasunak» izenburuko ikastaro hau Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntzarako ekimena da. Ikuspegi praktiko baten bitartez, nagusiki, Javier Martin Aldea eta Ion Uzkudun Amunarriz Aholkularitzan, Prestakuntzan eta Antolakuntzan adituek talde profesionalen motibazioa bultzatzeko baliabide erabilgarriakazalduko dituzte. Aipatutako baliabideen artean, gaitasun emozionalak espezifikoki aztergai izango dira. Ikastaroaren saioak Donostian azaroaren 7an egingo dira.

Leer Más
Ikastaroa: «Enpresari bideratutako Adimen emozionala» Ikastaroa: «Enpresari bideratutako Adimen emozionala»

Gipuzkoako Bazkundeak «Enpresari bideratutako Adimen emozionala» izenburuko ikastaroa antolatu du, Ana Muro «Coaching» eta Prestakuntzan adituaren zuzendaritzapean. Honako premisa honetan oinarritzen da: zeregin profesionala ondo egiteko, gaitasun guztiz teknikoez gain, trebetasun emozionalak bultzatzea beharrezkoa da. Horrela, gure ahalmena garatzeko gai izango gara. Ikastaroaren edukiak helburu honi begira prestatu izan dira. Saioak Donostian urriaren 19tik azaroaren 16ra burutuko dira.

Leer Más
Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea

David W. Johnson eta Roger T. Johnson Lankidetzako ikaskuntzaren (LI) aitzindariek Gatazken ebaluaketari eta konponbideari buruzko ikastaro bat emango dute, Bilbon, datorren urriaren 27an eta 28an. Lankidetzako Ikaskuntzarako Zentroak antolatutako ekimena da hau, David W. Johnsoni entzuteko aukera eskainiko duena, beste foru batzuek berri egin duten bezala. Adibidez, Hezkuntza Berrikuntzaren Nazioarteko I. Batzarra, Zaragozan pasa den irailaren 22an eta 23an burutu zena. D. W. Johnson psikologo sozialaren iritziz, taldean kolaboratzen dakigunean emaitza hobeak lortzen ditugu, ongizate emozional handiagoaz gain.

Leer Más
Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan» Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan»

«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan» izenburuko ikastaroa Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-eskaintza bat da. Asertibitate trebetasun pertsonal honen erabilera errazten duten gaitasun sozioemozionalak aztergai izango dira ikastaroan. Ana Muro Ezagutzaren Kudeaketan adituaren zuzendaritzapean, saioak Donostian datorren urriaren 17an hasiko dira.

Leer Más
«Coaching eta Lidergoan Aditua» programa «Coaching eta Lidergoan Aditua» programa

Executive MBAko edukinen esparruan, ESEUNENegozio Eskolak «Coaching eta Lidergoan Aditua» izenburuko programaren 7. edizioa bultzatu du. Honako profesional hauei zuzenduta dago: alde batetik, pertsonen eta taldeen zuzendaritzan esperientzia dutenei edo, bestetik, organizazio baten barnean pertsonen arteko interakzioan ardura dutenei. Programaren helburua, era aktiboan partaideekin batera, gaitasun eta trebetasun sozioemozionalak garatzean datza, zuzendaritza eta lidergorako zereginak hobetu asmoz. Saioak Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) datorren urriaren 27an hasiko eta urtarrilaren 27an amaituko dira.

Leer Más
«Emozioak: beren zeregina enplegatuen, bezeroen eta erabiltzaileen portaeran» «Emozioak: beren zeregina enplegatuen, bezeroen eta erabiltzaileen portaeran»

UNED Fundazioko Uda Unibertsitateak (Les Illes Balears egoitza) «Emozioak: beren zeregina enplegatuen, bezeroen eta erabiltzaileen portaeran» izenburuko ikastaroa proposatzen du. Ana Lisbona Bañuelosek eta Francisco José Palací Discalsek (Gizarte eta erakundeen psikologian adituak) zuzenduko dute. Saioak, aurrez aurre edo interneten bidez, Palma Mallorcakoan 2017ko uztailaren 24tik 26ra emango dira. Bestalde, onlineko saioak presentzialak amaitu ondoren ere egin daitezke.

Leer Más
«Hezkuntza arloko coaching-a» «Hezkuntza arloko coaching-a»

Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak (UIMP) «Hezkuntza arloko coaching-a: ikasgelan komunikazio ona eta harreman onuragarriak lortzeko arrakasta» izenburuko ikastaroa eskaintzen du. Irakasleei, ikasleei eta hezkuntza esparruan Adimen emozionalaren erabileran interesa duten guztiei zuzenduta dago. Arduradunak Alberto Rodrigo López (Harremanetan Coaching-ean aditua) eta Ana Enríquez Dueñas (eskola-aholkularia) dira. Irakasleentzako Prestakuntzarako ikastaro honen saioak Santanderren uztailaren 17tik 21era burutuko dira.

Leer Más
Ikastaroa: «E+ talde positiboak» Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Gipuzkoako Bazkundeak «E+ talde positiboak» izenburuko ikastaroa antolatu du. Bere zuzendaria Teresa Aranzibia da, garapen pertsonal eta profesionalerako laguntza ematean aditua. Ikastaroaren proposamena honako uste oso honetan oinarritzen da: «talde positiboak produktiboagoak dira eta beren lanarekin eta organizazioarekin konpromiso handiagoa dute». Egitarauan ardatz-kontzeptuak sartu dira, besteak beste, konpromisoa, emozioak bideratze positiboa eta erresilientzia indartzeko oinarriak. Ikastaroaren saioak Donostian ekainaren 15ean egingo dira.

Leer Más
«Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a» «Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a»

«XXI. mendeko erakundeei zuzenduriko Adimen emozionalari eta Mindfulness-ari buruzko tailerra» da UIMPren (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) prestakuntza eskaintza. Tailerra esku-hartzeko «kultura berri bat sortzen laguntzen duten programak euren erakundeetan bideratu nahi duten» pertsonei zuzenduta dago. Bere arduradunak Montserrat Grañeras Pastrana (Psikologian doktorea) eta Rafael Cobo Calleja (Mindful Leading Institutuko sortzaileetarikoa) dira. Tailer honetan gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Saioak Santanderren uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dira.

Leer Más
Ikastaroa:«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan» Ikastaroa:«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan»

«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan» izenburuko ikastaroa Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-eskaintza bat da. Asertibitatearen erabilera errazten duten gaitasun sozioemozionalak aztergai dira egitarauan. Ana Muro Ezagutzaren Kudeaketan adituaren zuzendaritzapean, saioak Donostian datorren maiatzaren 9an hasiko dira.

Leer Más
«Aditu Profesionala Enpresaren arloko Adimen Emozionalean» «Aditu Profesionala Enpresaren arloko Adimen Emozionalean»

«Aditu Profesionala Enpresaren arloko Adimen Emozionalean» izenburuko ikastaroa UNED Fundazioak antolatu du. Bere helburua parte hartuko dutenei beharrezko baliabideak ematea da, lantaldeen interakzioa optimizatzeko eta lan esparruan harreman gatazkatsuak kudeatzeko. Xede honi begira, «Coaching Ontologikoak» erabiltzen dituen tresnak kontuan izango dira. Ikastaroa 2017ko maiatzaren 1an hasiko da eta saioak ADDPOL elkartearen Campus Birtualean emango dira.

Leer Más
Ikastaroa: «Pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak» Ikastaroa: «Pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak»

«Pertsona toxikoekin lan egiteko estrategiak» izenburuko ikastaroa Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako prestakuntzarako programaren barnean eskaintzen da. Bere helburua beharrezko baliabideak garatzean datza, honako xede hauek betetzeko asmoz: pertsona eta egoera toxikoak identifikatzea; sortu ahal dituzten ondorioez kontsiente izatea, eta estrategia eraginkorrak aplikatzen jakitea testuinguru hauei aurre egiteko. Saioak Donostian emango dira, apirilaren 6 eta 7an. Ikastaroa Janire Jaurrieta psikologo eta Giza Baliabideetan aholkulariak zuzenduko du.

Leer Más
«Haz que brillen los ojos de tu equipo» izenburuko mintegia «Haz que brillen los ojos de tu equipo» izenburuko mintegia

Basque Culinary Center erakunde akademikoak «Haz que brillen los ojos de tu equipo» izenburuko mintegia antolatu du. Juan Mediavilla eta Mar Galindo Ostalaritzan eta Sukaldaritzan aholkulariak dira egin den egitaraua emateko irakasle arduradunak. Bere xedea taldeen buru izateko baloreak eta baliabideak azaltzean datza: hots, taldekideak indartzean eta fidelizatzean. Mintegian zeharkako ikuspegia eta edukiak eskainiko dira eta alde emozionala aztergai izango da. Saioak Donostian martxoaren 28 eta 29an emango dira.

Leer Más
Emozioak web orrian Adimen emozionalari buruzko bibliografia gaurkotu da Emozioak web orrian Adimen emozionalari buruzko bibliografia gaurkotu da

Ikasteko eta garatzeko tresna gisa, gaitasun sozioemozionalak dira Emozioak web orriaren Dokumentazioa atalean erantsi ditugun liburuen (161 argitalpen) oinarri nagusi. Erreferentzia hauek 2016 urtean zehar erregistratu dira. Gaurkotze hau eginda, eskuragarri dagoen funts bibliografikoak 1.943 obra biltzen ditu. Liburuak Adimen emozionalari lotutako ezagutza-arloen ingurukoak dira.

Leer Más