Azala Displaying items by tag: Ikaskuntza

Total: 20 resultados encontrados

«DenokZu»: «Tratu onak eta enpatia» «DenokZu»: «Tratu onak eta enpatia»

«DenokZu» izeneko sentsibilizazio programaren esparruan, azken hilabeteetan Gipuzkoako Lehen mailako Hezkuntzako 2.000 ikasle inguruk «Tratu onak eta enpatia» bultzatzeko ekimenean parte hartu dute. Miren Elgarresta Berdintasuneko foru-zuzendariak adierazi duenez, azaroa arte luzatu den ekintza espezifiko honetan baterako hezkuntza «indarkeria matxistari aurre egiteko» balore estrategikotzat hartzen da. Ekimena («Tratu onak eta enpatia») «DenokZu» proiektuan kokatuta dago. Proiektu hau Gipuzkoako Aldundiak Aurre! planaren barruan 2016an martxan jarri zuen eta Lurraldeko udalekin, elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin batera ekiten dio.

Leer Más
UNICEFek argitaratu duen hezkuntza-baztertzeari buruzko txostena: alderdiak eta proposamenak UNICEFek argitaratu duen hezkuntza-baztertzeari buruzko txostena: alderdiak eta proposamenak

UNICEFek «Los factores de la exclusión educativa en España: Mecanismos, perfiles y espacios de intervención» izenburuko txostena argitaratu du. Aina Tarabiniren zuzendaritzapean eta dimentsio anitzeko ikuspegitik, hezkuntza-desberdintasuna eta -baztertzea sortzen duten alderdiak sistematizatzeko eredu bat azaltzen da. Beste batzuren artean, harremanetakoak daude. Batez ere, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan emozioen zereginaren errekonozimendu-falta egiaztatzen da. Diagnostiko honi begira, hezkuntzako inguru erabat inkusibo eta egoki bat lortzea eragozten duen desberdinatasuna gainditzeko bideak proposatzen ditu txostenak.

Leer Más
AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora» AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora»

«Giza Baliabideetan eta Pertsonen Zuzendaritzan» aritzen den AEDIPE elkarte profesionalak antolatutako 51. Batzarraren gai nagusia «Harremanetik Konpromisora» dugu. Konpromisoren eta enpresetan eta organizazioetan konpromisoa hartzearen dimentsio ezberdinak jorratzen dira egitarauan. Alderdi sozioemozionala ere aztergai espezifikoa izango da, sormenari, lidergoari eta taldeak kudeatzeari dagokienez. Batzarraren saioak urriaren 19tik 21era Santanderren egingo dira.

Leer Más
«Coaching eta Lidergoan Aditua» programa «Coaching eta Lidergoan Aditua» programa

Executive MBAko edukinen esparruan, ESEUNENegozio Eskolak «Coaching eta Lidergoan Aditua» izenburuko programaren 7. edizioa bultzatu du. Honako profesional hauei zuzenduta dago: alde batetik, pertsonen eta taldeen zuzendaritzan esperientzia dutenei edo, bestetik, organizazio baten barnean pertsonen arteko interakzioan ardura dutenei. Programaren helburua, era aktiboan partaideekin batera, gaitasun eta trebetasun sozioemozionalak garatzean datza, zuzendaritza eta lidergorako zereginak hobetu asmoz. Saioak Bizkaiko Teknologia Parkean (Zamudio) datorren urriaren 27an hasiko eta urtarrilaren 27an amaituko dira.

Leer Más
«Hezkuntza arloko coaching-a» «Hezkuntza arloko coaching-a»

Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak (UIMP) «Hezkuntza arloko coaching-a: ikasgelan komunikazio ona eta harreman onuragarriak lortzeko arrakasta» izenburuko ikastaroa eskaintzen du. Irakasleei, ikasleei eta hezkuntza esparruan Adimen emozionalaren erabileran interesa duten guztiei zuzenduta dago. Arduradunak Alberto Rodrigo López (Harremanetan Coaching-ean aditua) eta Ana Enríquez Dueñas (eskola-aholkularia) dira. Irakasleentzako Prestakuntzarako ikastaro honen saioak Santanderren uztailaren 17tik 21era burutuko dira.

Leer Más
«Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a» «Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a»

«XXI. mendeko erakundeei zuzenduriko Adimen emozionalari eta Mindfulness-ari buruzko tailerra» da UIMPren (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) prestakuntza eskaintza. Tailerra esku-hartzeko «kultura berri bat sortzen laguntzen duten programak euren erakundeetan bideratu nahi duten» pertsonei zuzenduta dago. Bere arduradunak Montserrat Grañeras Pastrana (Psikologian doktorea) eta Rafael Cobo Calleja (Mindful Leading Institutuko sortzaileetarikoa) dira. Tailer honetan gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Saioak Santanderren uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dira.

Leer Más
Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala

Carmen Pellicer pedagogoa Hezkuntzaren esparruan garatutako ikaskuntzan aditua da. Trilema Fundazioko presidentea, 2016an Ashokako Ekintzaile Soziala izendatu izan da. Organizazio filantropiko honek ingurumenarekin konpromisoa hartzen duten pertsonen eta erakundeen jarrera «konpontzaile» («changemaker») baten bidez gizartea eraldatzea defendatzen du. Pellicerrek José Antonio Marinarekin batera La inteligencia que aprende (2015) izenburuko liburua idatzi zuen. Berak zuzendari eta irakasleentzako prestakuntza programak antolatzen ditu eta Nola hezi Talentu Ekintzailea(Gironako Princesa Fundazioa) izeneko proiektuaren zuzendaritza teknikoko arduraduna da. Bere ustez, Hezkuntzaren bitartez herri bat hobetu ahal da.

Leer Más
«Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionala» «Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionala»

«Hezkuntzaren arloan aplikatutako Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionalak» ikaskuntza du ardatz nagusi. Bere egitarauan hainbat gai aurkezten dira: hizkuntzaz jabetzea, ikasteko zailtasunak (baita goi mailako gaitasunez ere), aniztasunari arreta edo irakaskuntzaren hobekuntza. Batzarra Hezkuntza-Berrikuntza eta -Ikerketarako Zentro Nazionala (CNIIE) antolatu du. Saioak Madrilen emango dira eta izena emateko epea martxoaren 30a arte egongo da zabalik.

Leer Más
Howard Gardner: «Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia»

Howard Gardner-en «Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia» izenburuko hitzaldia «arrakasta» kontzeptuaren eta haren premisen inguruko hausnarketa bat da. «Hainbat Adimen» teoriaren sortzailearen iritziz, taletuaz eta ahaleginaz gain, pertseberantzia beharrezkoa da. H. Gardner-ek proposatzen du nola izan pertsona ona, profesional ona eta hiritar ona. Bere erantzunak hiru baldintza biltzen ditu: bikaina izatea, konprometituta egotea eta etikoa izatea. Ideia hauek 2016ko apirilean Bartzelonako Montserrrat Ikastetxean azaldu ziren.

Leer Más
Gaitasun sozioemozionalak, XXI. mendean eskatzen diren trebetasunen artean Gaitasun sozioemozionalak, XXI. mendean eskatzen diren trebetasunen artean

Mundu Ekonomia Foroaren (Davosko Foroa) hainbat txostenek ondorioa ateratzen dutenaren arabera, gaitasun sozioemozionalak ditugu XXI. mendeko ikaskuntzaren eta lanaren eremuetan gehien eskatzen diren trebetasunen artean. Horrela baieztatzen du «Hezkuntzarako Ikuspegi Berria: Ikaskuntza Soziala eta Emozionala sustatzea Tekonologiaren bidez» izenburuko txostenak. Eta ideia hau «Lanen etorkizuna» izeneko txostenak adierazten du, Ezagutzaren Gizartearen erronkak aztertzen dituena. Agiri hau Davosen (Suitza) 2016ko Urteko Bileran aurkeztu zen.

Leer Más
Jose Antonio Marina: «Ikaskuntzan adituak sortu»

Jose Antonio Marinaren txostena honako ideia honetatik dator: «Maila guztietan, lanbide guztietan, gaitasun guztietan, Ikaskuntzan benetako adituak sortu behar ditugu». Bere hitzaldia, «irakaskuntza-esperientzia» bat gisa azalduta, Foro de Gestión y Liderazgo público (UNIR: Errioxako Nazioarteko Unibertsiteak bultzatua) erakundearen esparruan antolatzen da. Ekainean burututako Marinaren mintzaldia Maria Luisa Azpiazu kazetariak aurkezten du, Talentuaren Hezkuntza goiburupean.

Leer Más
ELGAren txostena: «Trebetasun sozial eta emozionalen ahalmena» ELGAren txostena: «Trebetasun sozial eta emozionalen ahalmena»

ELGA elkarteak «Aurrerapen sozialerako trebetasunak. Trebetasun sozial eta emozionalen ahalmena» izenburuko txostena egin du. Agiria, Hezkuntza eta Aurrerapen Sozialeko (ESP) proiektuaren eremuan, Hezkuntza-Ikerkuntzarako eta -Berrikuntzarako Zentroaren (CERI) hiru urtetako azterlanean oinarritzen da. Atera diren emaitzen arabera, trebetasun sozial eta emozionalek trebetasun kognitiboekin positiboki elkarri eragiten dute, aldagai ekonomikoak hobetzen dituzte, ongizate subjektiboa errazten dute eta poertaera antisozialak murrizten dituzte. Bestalde, trebetasun hauek ikaskuntza ondo bideratuaren bidez garatu ahal dira. ELGAren txostena, gaztelaniazko edizioan, UNESCOk argitaratu du (2016 urtean).

Leer Más
ELGAren txostena: «Gaitasunak eskolatik haratago» ELGAren txostena: «Gaitasunak eskolatik haratago»

ELGAk «Gaitasunak eskolatik haratago: Laburpena» izenburuko agiria argitaratu berri du. Nazioarteko erakunde honek prestatzen dituen Heziketa eta Prestakuntza profesionalari buruzko txostenetariko bat da hau.Gaitasunen ikaskuntzaren inguruko diagnostiko zabala ezartzen du eta «praktika onak» identifikatzen ditu. Proposatzen direnen artean, bi gomendio azpimarratzen dira: ikaskuntza lanpostuan bultzatzea eta «oinarrizko gaitasunak» kontuan hartzea, bai enplegurako, bai bizitza osoan zeharreko prestakuntzarako.

Leer Más
«Hezkuntza-Coaching-a» «Hezkuntza-Coaching-a»

UIMP Unibertsitateak (Menéndez Pelayo Nazionarteko Unibertsitatea) «Hezkuntza-Coaching-a. Arrakasta komunikazio egoki baterako eta ikasgelan harreman konstruktiboetarako» izenburuko uda ikastaroa antolatu du. Alberto Rodrigo López («Coaching»-ean profesionala) eta Ana Enríquez Dueñas (Neurolinguistika Transpertsonalean aditua) hizlariak dira. Ikastaroak 30 ordu iraungo ditu eta saioak uztailaren 25 eta 29an burutuko dira, Santanderren.

Leer Más
Howard Gardner Hainbat Adimenen Teoriaren sortzaileari egindako elkarrizketa Howard Gardner Hainbat Adimenen Teoriaren sortzaileari egindako elkarrizketa

Howard Gardner berak sortu zuen «Hainbat Adimen» kontzeptuarekin lotuta egoten da. Gardner (Scranton, Estatu Batuak, 1943) neuropsikologoa,Harvard-eko Unibertsitateko irakaslea eta eredu pedagogikoen berritzailea da. Berak gizon-emakumeok ditugun talentuen aniztasuna erakusten eta bikaintasun profesionala lortzeko etikaren garrantzia azpimarratzen du. Zenbait liburu eta elkarrizketa irakurriz Gardner-en ideiak ezagutu ahal dira. Adibidez, duela gutxi La Vanguardia egunkariak argitaratutako elkarrizketa kontsulta daiteke, Lluís Amiguetek egin ziona.

Leer Más
Arbel Digital Interaktiboa eta motibazioa ikakuntzan Arbel Digital Interaktiboa eta motibazioa ikakuntzan

Arbel Digital Interaktiboa erabiltzea ikasleen eta irakasle-taldearen motibazioa indartzen duen baliabide bat da. Hau da Celia González Carrasco eta José Francisco Durán Medina ikertzaileek (Toledoko Hezkuntza Fakultatekoak) atera duten ondorioa. Vivat Academia aldizkarian argitaratu duten azterlanaren arabera, Arbel Digitalaren erabilera oso onuragarri ikusten da Lehen mailako Hezkuntzako urteetan.

Leer Más
Ikasteko zailtasunen aurrean emozioei eta portaerari buruzko prestakuntza-jardunaldia Ikasteko zailtasunen aurrean emozioei eta portaerari buruzko prestakuntza-jardunaldia

«Ikasteko zailtasunen aurrean emozioen eta portaeraren arloko esku-hartzea» izenburuko Prestakuntza-jardunaldiak, neurri handi batean, ikuspegi praktiko bat eskaintzen du. Xede nagusia ikasteko zailtasunak (IZE) dituzten pertsonen zenbait kasuri aurre egiteko tresnak ematea da. Jardunaldia INTEGRATEK enpresak antolatu du eta Zaragozan azaroaren 8an burutuko da.

Leer Más
2014ko nazioarteko Txostena: «Sormena bultzatzen duten Artea eta Emozioak» 2014ko nazioarteko Txostena: «Sormena bultzatzen duten Artea eta Emozioak»

Botín Fundazioarentzat adituek egindako «Sormena bultzatzen duten Artea eta Emozioak» izenburuko 2014ko nazioarteko Txostenaren emaitzak datorren maiatzaren 7an aurkeztuko dira erakunde honen Madrilgo egoitzan. Txostenaren helburu nagusia gaitasun sortzaileak eskuratze eta garatzean Arte eta Emozioen garrantziaz kontzientziatzea da. Izena ematea mugatuta dago eta epea maiatzaren 6a arte zabalik egongo da.

Leer Más
Barcelona Inclusiva 2014 Nazioarteko I. Batzarra: «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea» Barcelona Inclusiva 2014 Nazioarteko I. Batzarra: «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea»

Batzar honen helburua gizarte, hezkuntza eta lan esparruetan prozesu inklusiboak lortzen laguntzen dituzten diziplina arteko ikuspegi, lan metodologia eta praktika onei buruz hausnarketa egitea da. ACPOk (Psikopedagogia eta Orientabidearen Kataluniako Elkartea) eta ACOk (Eskola- eta Lanbide-Orientabidearen Kataluniako Elkartea) antolatzen dute «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea» izenburuko batzarra. Saioak Batzelonan maiatzaren 30etik ekainaren 1era arte burutuko dira.

Leer Más
EDO Nazioarteko III. Batzarra: Ezagutza ikasten eta sortzen duten erakundeak EDO Nazioarteko III. Batzarra: Ezagutza ikasten eta sortzen duten erakundeak

Ezagutza ikasten eta sortzen duten erakundeak: EDO Nazioarteko III. Batzarraren helburu nagusia hauxe da: erakundeetan ezagutzaren sorkuntza eta kudeaketarako prozesuak, eta batez ere lanpostuan lortzen den ikaskuntza. Saioak Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren Zentroan (CEJFE) eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskolan burutuko dira, Bartzelonan, maiatzaren 14, 15 eta 16an.

Leer Más