Azala Displaying items by tag: Bilbo

Total: 13 resultados encontrados

Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea

David W. Johnson eta Roger T. Johnson Lankidetzako ikaskuntzaren (LI) aitzindariek Gatazken ebaluaketari eta konponbideari buruzko ikastaro bat emango dute, Bilbon, datorren urriaren 27an eta 28an. Lankidetzako Ikaskuntzarako Zentroak antolatutako ekimena da hau, David W. Johnsoni entzuteko aukera eskainiko duena, beste foru batzuek berri egin duten bezala. Adibidez, Hezkuntza Berrikuntzaren Nazioarteko I. Batzarra, Zaragozan pasa den irailaren 22an eta 23an burutu zena. D. W. Johnson psikologo sozialaren iritziz, taldean kolaboratzen dakigunean emaitza hobeak lortzen ditugu, ongizate emozional handiagoaz gain.

Leer Más
Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra

Deustuko Unibertsitateak eta Ikerbasque fundazioak Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra antolatu dute, Bilbon ekainaren 1etik 4ra burutuko dena. Egitarau zabal batean hainbat nazioarteko adituek parte hartuko dute hitzaldi, tailer, simposio eta komunikazioen bitartez. Proposatutako gaiak ezberdinak dira. Hautzaro, zahartze, dementzia, genero-indarkeria edo hizkuntzarekin lotura duten arazoak jorratuko dira eta, beste konturen artean, Adimen exekutiboa aztergai izango da espezifikoki.

Leer Más
José Antonio Marina: Ikaskuntza eta Ahaleginaren kultura José Antonio Marina: Ikaskuntza eta Ahaleginaren kultura

José Antonio Marina filosofo eta irakaslea (Toledo, 1939) Hezkuntzaren arloan Ahaleginaren kultura aplikatzearen aldekoa da. Bere ustez, ikaskutzaren prozesuetan eta talentuaren garapenean pertseberantzia eta memoria lantzea funtsezkoak dira. Marinaren adierazpen hauek elkarrizketa batean daude, «Astoa, Internetera konektatuta egonagatik ere, asto izango da» izenburupean Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa aldizkariak kaleratu berri duena.

Leer Más
Lan-estresa kudeatzeko gida Lan-estresa kudeatzeko gida

«Estresa eta arrisku psikosozialak kudeatzeko gida elektronikoa», Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak eginda (EU-OSHA), enpresetan eta langileengan ingurune osasungarriak bultzatzen dituen erreferentzia-agiri bat da. Helburu hau betetzeko, gida honetan alde sozioemozionalei garrantzia handia ematen zaie. Ekimen hau «2014-2015eko Lan osasungarriak» izenburuko kanpainan sartu da eta «Lan osasungarriak adin bakoitzean» izeneko mezuarekin bat dator.

Leer Más
Erresilientzia: «cyberbullying»-etik babesteko baliabide gisa Erresilientzia: «cyberbullying»-etik babesteko baliabide gisa

Erresilientzia «cyberbullying»-a sufritzen duten edo sufritu ahal duten pertsonak babesteko baliabide bat dugu. Ondorio hau atera du Yolanda Martínez irakasleak bere doktorego-tesian, Deustuko Unibertsitatean oraindik orain aurkeztutu dena: «La resiliencia en adolescentes víctimas de bullying como factor protector ante los trastornos internalizantes y externalizantes» izenburukoa. Ikertzailearen iritziz, erresilientea izateko gaitasunaren garapenak gure bizitzako «egoera konplexuei» aurre egiteko eragin unibertsala eta positiboa du.

Leer Más
3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionala 3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionala

3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionalaren programan urriaren 15, 16 eta 17an garatuko diren hainbat Txosten, Komunikazio eta Tailer sartu dira. Ekitaldi akademiko honetan, Hezkuntzaren eta Eskolaren unibertsoa eta endekapenezko gaixotasunen tratamendua gai nagusiak izango dira, besteak beste. Batzar eta Tailerren saioak Bilbon burutuko dira eta FANPSEk (Neuropsikologiaren Elkarteen Federazio Espainiarra) antolatu ditu.

Leer Más
Ongizate emozionala txakurren laguntzaz sortzea Ongizate emozionala txakurren laguntzaz sortzea

Bere txakurren laguntzaz, AEPA-Euskadi elkarteak hainbat ekimen garatzen ditu kontrako egoerak bizi dituztenen ongizate emozionala sortzeko asmotan. Jarduera hauen artean, Basauriko espetxean Bidesari elkartearekin lankidetzan aplikatutako programak aipatu behar dira. AEPA-Euskadi elkarteko presidentea den Cristina Murok «Animaliek langundutako tarapia: animaliei errespetutik pertsonen ongizaterantz» izenburuko EHUko uda ikastaroan esperientzia honen oinarriak azaldu ditu.

Leer Más
Literaturaren eta Neurozientziaren inguruko solasaldia Literaturaren eta Neurozientziaren inguruko solasaldia

Literatura: Zientziaren bide berriak zikloaren esparruan, Donostia Kulturak eta DIPC eta BCBL ikerketa zentroek Literatura eta Neurozientziari buruzko solasaldia antolatu dute. Diziplina arteko topaketa honetan Nicola Molinaro zientzialari kognitiboak, Luisa Etxenike idazleak eta Gustavo A. Schwartz fisikariak parte hartuko dute. Saioa ekainaren 3an burutuko da Ernest Lluch Kultur Etxean (Donostia).

Leer Más
Elkarrizketa Elsa Punset eta David Otaeguirekin: «Zure emozioak kudeatu, zure garuna entrenatu» Elkarrizketa Elsa Punset eta David Otaeguirekin: «Zure emozioak kudeatu, zure garuna entrenatu»

«Zure emozioak kudeatu, zure garuna entrenatu» izenburupean, Elsa Punsetek (dibulgatzailea eta idazlea) eta David Otaeguik (Biodonostia Institutuko doktorea eta ikertzailea) hitz egingo duten topaketa bat antolatu da. Ekimen hau Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak zikloaren VIII. edizioan kokatzen da. Datorren maiatzaren 27an burutuko da, Donostian, Kursaaleko Ganbara Aretoan, 19.30etan.

Leer Más
2015.eko ICOT Batzarra:  «Adimena sarean, eraikitzen duten hiriak» 2015.eko ICOT Batzarra: «Adimena sarean, eraikitzen duten hiriak»

2015.eko ICOT (International Conference On Thinking) batzarra «Thinking for constructive communities» [«Pentsamendua sarean, eraikitzen duten hiriak»] izenburupean antolatu izan da. Helburua taldean eta demokratikoki lan egiten duten komunitateek eta erakundeek garatutako adimen praktika onak jakinaraztea da. Hainbat adituk dimentsio sozioemozionala jorratuko dute, Howard Gardner-ek besteak beste. Nazioarteko batzar honen saioak Bilbon emango dira ekainaren 29tik uztailaren 3ra.

Leer Más
«Indarkeriazkoa Ez den Komunikazioaren eta Bitartekaritzaren» inguruko tailerra «Indarkeriazkoa Ez den Komunikazioaren eta Bitartekaritzaren» inguruko tailerra

«Indarkeriazkoa Ez den Komunikazioa eta Bitartekaritza» izenburuko tailerra bitartekaritzarako ahalmena sustatu asmoz antolatu da. Pilar de la Torre psikologoaren koordinaziopean, ekimen honek honako gaitasun hauek bultzatzeko helburua du: gatazkak eta desadostasunak eragiten duten egoerak kudeatzekoa, elkarrizketa mantentzekoa eta enpatia indartzekoa. Saioak Orion (Gipuzkoa) maiatzaren 7an eta 8an burutuko dira.

Leer Más
«Literatura eta emozioak» izenburuko eztabaida «Literatura eta emozioak» izenburuko eztabaida

Literatura XXI. mendean. Eztabaidak Literaturarekin izeneko zikloaren esparruan, Bilboko Udal Liburutegien Sareak «Literatura eta emozioak» hizketa antolatu du. Eztabaida honetan Javier Iriondo ideazle eta kazetariak eta Rafael Santandreu psikologo eta idazleak parte hartuko dute. Saioa datorren urriaren 7an burutuko da Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko hitzaldi-aretoan.

Leer Más
Erresilientzia: II. Biltzar Europarra, Bilbon Erresilientzia: II. Biltzar Europarra, Bilbon

Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Erresilientziaren II. Biltzar Europarra urriaren 17, 18 eta 19 egunetan burutuko da Bilbon. «Erresilientziaren eraikitze soziala» izenburupean, topaketan ezagutzak –bereziki hiri inguruari eta komunitateari buruzkoak– sortu eta partekatu nahi dira. Saioak Abandoibarrako Bizkaia Aretoa eraikinean emango dira.

Leer Más