Azala Displaying items by tag: Batzarra

Total: 20 resultados encontrados

Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea Lankidetzako ikaskuntza eta gatazken konponbidea

David W. Johnson eta Roger T. Johnson Lankidetzako ikaskuntzaren (LI) aitzindariek Gatazken ebaluaketari eta konponbideari buruzko ikastaro bat emango dute, Bilbon, datorren urriaren 27an eta 28an. Lankidetzako Ikaskuntzarako Zentroak antolatutako ekimena da hau, David W. Johnsoni entzuteko aukera eskainiko duena, beste foru batzuek berri egin duten bezala. Adibidez, Hezkuntza Berrikuntzaren Nazioarteko I. Batzarra, Zaragozan pasa den irailaren 22an eta 23an burutu zena. D. W. Johnson psikologo sozialaren iritziz, taldean kolaboratzen dakigunean emaitza hobeak lortzen ditugu, ongizate emozional handiagoaz gain.

Leer Más
AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora» AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora»

«Giza Baliabideetan eta Pertsonen Zuzendaritzan» aritzen den AEDIPE elkarte profesionalak antolatutako 51. Batzarraren gai nagusia «Harremanetik Konpromisora» dugu. Konpromisoren eta enpresetan eta organizazioetan konpromisoa hartzearen dimentsio ezberdinak jorratzen dira egitarauan. Alderdi sozioemozionala ere aztergai espezifikoa izango da, sormenari, lidergoari eta taldeak kudeatzeari dagokienez. Batzarraren saioak urriaren 19tik 21era Santanderren egingo dira.

Leer Más
«Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionala» «Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionala»

«Hezkuntzaren arloan aplikatutako Hezkuntza-Neurozientziaren I. Batzar Nazionalak» ikaskuntza du ardatz nagusi. Bere egitarauan hainbat gai aurkezten dira: hizkuntzaz jabetzea, ikasteko zailtasunak (baita goi mailako gaitasunez ere), aniztasunari arreta edo irakaskuntzaren hobekuntza. Batzarra Hezkuntza-Berrikuntza eta -Ikerketarako Zentro Nazionala (CNIIE) antolatu du. Saioak Madrilen emango dira eta izena emateko epea martxoaren 30a arte egongo da zabalik.

Leer Más
«Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen Nazioarteko III. Batzarra» «Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen Nazioarteko III. Batzarra»

«Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen Nazioarteko III. Batzarra» Zaragozan maiatzaren 18tik 21era egingo da. Izen ematearen epeak zabalik jarraitzen du bere saio ezberdinetan parte hartzeko. Aurreratu genuen bezala, CIIEB 2017 kongresuak honako helburu hau du: «Adimen emozionalari eta oinarrizko gaitasunei buruzko ikerketa nagusiak jakinaraztea eta Adimen emozionala erabiltzea hainbat esparrutan: hezkuntza-, gizarte-, osasun- eta lan-eremuetan». Psikopedagogiako Elkarte Aragoiarrak antolatu du batzarra.

Leer Más
«Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen III. Nazioarteko Batzarrari» buruzko aurrerapena «Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen III. Nazioarteko Batzarrari» buruzko aurrerapena

«Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen III. Nazioarteko Batzarra» Zaragozan 2017ko maiatzaren 21ean burutuko da. Izena-ematearen epea zabalik dago saioetara joateko eta dauden modalitate ezberdietan parte hartzeko. Psikopedagogiako Elkarte Aragoiarrak antolatutako batzarrak honako bi helburu hauek ditu: «adimen emozionalaren eta oinarrizko gaitasunei buruzko ikerketa nagusiak jakinaraztea eta adimen emozionala erabiltzea hainbat esparrutan: hezkuntza-, gizarte-, osasun- eta lan-eremuan».

Leer Más
«Psikologia-, Hezkuntza- eta Osasun-Testuinguruei buruzko IV. Nazioarteko Batzarra» «Psikologia-, Hezkuntza- eta Osasun-Testuinguruei buruzko IV. Nazioarteko Batzarra»

«Psikologia-, Hezkuntza- eta Osasun-Testuinguruei buruzko IV. Nazioarteko Batzarrak» egitarau zabal bat aurkezten du. Adituek eta ikertzailek aztertuko dituzten ardatz nagusietariko bat Ikaskuntza izango da topaketa honetan. Batzarra Psikologia eta Hezkuntzako Unibertsitate Elkarteak antolatuko du eta IV edizio honetan online parte hartzeko aukera emango da. Saioak Almeriako Unibertsitatean azaroaren 10etik 12ra burutuko dira.

Leer Más
«Adimen Emozionalaren arloan Ebaluatzearen eta Esku hartzearen Nazioarteko I. Batzarra» «Adimen Emozionalaren arloan Ebaluatzearen eta Esku hartzearen Nazioarteko I. Batzarra»

Egitarauaren arabera, «Adimen Emozionalaren arloan Ebaluatzearen eta Esku hartzearen Nazioarteko I. Batzarrean» hainbat gai nagusi aztertutuko dira, Coachinga, Hezkuntza emozionala, Neurohezkuntza edo Mindfulnessa, besteak beste, honako bi ardatz garrantzitsu hauei begira: Ebaluaketa eta Esku hartzea, bai esparru akademikoan, bai enpresa alorrean. Saioak 2016ko azaroaren 10 eta 11an Jaume I.a Unibertsitatean, Castelló de la Planan, burutuko dira.

Leer Más
Adimen Emozionalaren III. Batzar Nazionala eta Adimen Emozionalaren I. Batzar Iberoamerikarra Adimen Emozionalaren III. Batzar Nazionala eta Adimen Emozionalaren I. Batzar Iberoamerikarra

Adimen Emozionalaren Batzar Nazionalaren hirugarren edizioa eta Adimen Emozionalaren Batzar Iberoamerikarraren lehenengoa Kataluniako Psikologiako Elkargo Ofizialaren (COPC) ekimenak dira. Helburua hauxe da: «AEren onurak ezagutzean eta hedatzean sakontzen jarraitzea, pertsonen eta munduko gizarteen ongizatea hobetzeko asmoz». Topaketa bikoitz hau Bartzelonan azaroaren 3, 4 eta 5ean burutuko da. Komunikazioak bildaltzeko epea datorren irailaren 26an amaituko da.

Leer Más
«Gaurko gizartean Hezkuntza-Orientazioari» buruzko nazioarteko batzarra «Gaurko gizartean Hezkuntza-Orientazioari» buruzko nazioarteko batzarra

Jaengo Unibertsitateko IDEO Ikerketa Taldeak Diagnostiko eta Orientazioari buruzko III. Nazioarteko Batzarra antolatu du.«Gaurko gizartean Hezkuntza-Orientabidea» ardatza du, bi honako helburu hauek bete asmoz: «orientazioaren eginkizunak hausnartu gaurko gizartearen erroka handien aurrean, bai hezkuntzaren arloan bai enpleguaren esparruan, eta erronka horien aurrean orientatzaile profesionalak duen zeregina aztertu». Ikastaroa irailaren 8tik 10era Jaenen burutuko da.

Leer Más
«Emozioak hezitzea»

«Emozioak hezitzea: i3e eta Adimen emozionala eskola-ingurugiroan» da Sonsoles Castellano Zapaterok aurkeztu zuen txostenaren izenburua. San Patricioko Hezkuntza Politikarako zuzendariak bere azalpena Hezkuntza Marketinaren (Eduketing) Nazioarteko Batzarraren azken edizioa egin zuen, Valentzian 2016ko otsailaren 18 eta 19an burutu zena. Txostena S. Castellano Zapaterok gaitasun sozioemozionalen garapenerako bultzaten duen proiektuan ardaztu zen eta «CARD kulturan: Aldaketa, Irekitasuna, Arriskua eta Dibertsitatea» parte hartzen du.

Leer Más
Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra

Deustuko Unibertsitateak eta Ikerbasque fundazioak Iberoamerikako Neuropsikologiaren I. Batzarra antolatu dute, Bilbon ekainaren 1etik 4ra burutuko dena. Egitarau zabal batean hainbat nazioarteko adituek parte hartuko dute hitzaldi, tailer, simposio eta komunikazioen bitartez. Proposatutako gaiak ezberdinak dira. Hautzaro, zahartze, dementzia, genero-indarkeria edo hizkuntzarekin lotura duten arazoak jorratuko dira eta, beste konturen artean, Adimen exekutiboa aztergai izango da espezifikoki.

Leer Más
EDO Nazioarteko IV. Batzarra: Ikaskuntza eta lanerako aukerak EDO Nazioarteko IV. Batzarra: Ikaskuntza eta lanerako aukerak

2016ko EDO Nazioarteko IV. Batzarrean erakundeetan ezagutza sortu eta kudeatzeko prozesuak aztergai izango dira. «Ikaskuntza kokatua eta ikaskuntza konektatua: lanerako aukerak» izenburupean saioak 2016ko maiatzaren 11, 12 eta 13an emango dira, Batzelonan. Batzarra Erakundeen Garapenerako Taldeak (EDO), Ikasketa Juridikoen eta Prestakuntza Espezializatuaren Zentroak eta Kataluniako Administrazio Publikoaren Eskolak antolatu dute.

Leer Más
«Emociona 2: Hezkuntza Emozional eta Sozialaren II. Foroa» «Emociona 2: Hezkuntza Emozional eta Sozialaren II. Foroa»

Hezkuntza Emozional eta Sozialaren II. Foroa (Emociona 2) topaketak deialdia azaroaren 7rako aurkezten du, Santiagon. Edizio honetan Adimen emozionalaren kudeaketari buruzko jardunaldi bat proposatzen da. Foroko adituak emozioez eta ongizate, sormen eta humorearekin beren loturaz arituko dira. Hezkuntzaren, Familiaren eta Erakundeen arloak eta, beste modu batez, Komunikazioa eta Arreta kontzientea aztergai espezifikoki izango dira.

 

Leer Más
3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionala 3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionala

3.0 Neuropsikologiaren VII. Batzar Nazionalaren programan urriaren 15, 16 eta 17an garatuko diren hainbat Txosten, Komunikazio eta Tailer sartu dira. Ekitaldi akademiko honetan, Hezkuntzaren eta Eskolaren unibertsoa eta endekapenezko gaixotasunen tratamendua gai nagusiak izango dira, besteak beste. Batzar eta Tailerren saioak Bilbon burutuko dira eta FANPSEk (Neuropsikologiaren Elkarteen Federazio Espainiarra) antolatu ditu.

Leer Más
«Emozioei eta Ongizateari buruzko V. Jardunaldiak» «Emozioei eta Ongizateari buruzko V. Jardunaldiak»

SEAS (Antsietate eta Estresaren Azterketarako Espainiako Sozietatea) elkarteak antolatutako «Emozioei eta Ongizateari buruzko V. Jardunaldiak» datozen urriaren 1 eta 2an burutuko dira Madrilen. Prestatu den egitarauak Lanaren, Osasunaren, Arreta sanitarioaren eta Irakaskuntzaren arloetan emozioen eragina analizatuko da. Jardunaldietan 50 ahozko txosten eta poster-formatuko ehun lan baino gehiago aurkeztuko dira.

Leer Más
Hezkuntza Berrikuntzaren IV. Batzarra Hezkuntza Berrikuntzaren IV. Batzarra

Hezkuntza Berrikuntzaren IV. Batzarrean Hezkuntzaren eta ikasteko bideen arloan aniztasunaz hausnartuko da, Eskolak behar duen aldaketa bultzatzeko ideiak partekartu asmoz. Helburu honi begira, programan alde sozioemozionalak sartu dira. Saioak Toledon garatuko dira, urriaren 2, 3 eta 4an. Batzarra San Patricio Fundazioak antolatu du.

Leer Más
2015eko CIIEB: batzarraren laburpena

Sartu den laburpen bideo honen bidez, Adimen Emozionalaren eta Ongizatearen II. Nazionarteko Batzarraren (2015eko CIIEB) edukiak jakinerazten dira. Topaketa Zaragozan burutu zen pasa den maiatzean. Batzarrean parte hartu zutenen testigantza sutsuek azaldutako lanen ezberdintasuna argi adierazten dute. CIIEBen hirugarren edizioaren antolaketa jadanik martxan da: Zaragozan izango da eta 2017ko maiatzerako programatuta dago.

Leer Más
2015eko ICEI: Adimen Emozionalaren V. Nazioarteko Batzarra 2015eko ICEI: Adimen Emozionalaren V. Nazioarteko Batzarra

Adimen Emozionalaren V. Nazioarteko Batzarra (ICEI) Buenos Airesen (Argentina) datorren irailaren 17, 18 eta 19an burutuko da. Unibertso emozionalean hainbat ikertzaile eta aditu bilduko dira topaketa honetan. Gaiaren (AE) diziplina anitzeko ikuspegia hartuta, batzarrean oinarrizko ikerkuntzan eta aplikatuan izandako ekarpenak jakineraziko dira, Hezkuntza, Lan, Medikuntza, Kultura, Arte eta Gizartearen esparruetan aurkeztuko direnak, besteak beste.

Leer Más
2015.eko ICOT Batzarra:  «Adimena sarean, eraikitzen duten hiriak» 2015.eko ICOT Batzarra: «Adimena sarean, eraikitzen duten hiriak»

2015.eko ICOT (International Conference On Thinking) batzarra «Thinking for constructive communities» [«Pentsamendua sarean, eraikitzen duten hiriak»] izenburupean antolatu izan da. Helburua taldean eta demokratikoki lan egiten duten komunitateek eta erakundeek garatutako adimen praktika onak jakinaraztea da. Hainbat adituk dimentsio sozioemozionala jorratuko dute, Howard Gardner-ek besteak beste. Nazioarteko batzar honen saioak Bilbon emango dira ekainaren 29tik uztailaren 3ra.

Leer Más
Barcelona Inclusiva 2014 Nazioarteko I. Batzarra: «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea» Barcelona Inclusiva 2014 Nazioarteko I. Batzarra: «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea»

Batzar honen helburua gizarte, hezkuntza eta lan esparruetan prozesu inklusiboak lortzen laguntzen dituzten diziplina arteko ikuspegi, lan metodologia eta praktika onei buruz hausnarketa egitea da. ACPOk (Psikopedagogia eta Orientabidearen Kataluniako Elkartea) eta ACOk (Eskola- eta Lanbide-Orientabidearen Kataluniako Elkartea) antolatzen dute «Gizarte Inklusibo baten aldeko Orientabidea» izenburuko batzarra. Saioak Batzelonan maiatzaren 30etik ekainaren 1era arte burutuko dira.

Leer Más