Azala
Azala Emozioak web guneak ikaskuntza sozioemozionala sustatzeari zuzendutako lana osatu du

Emozioak web guneak ikaskuntza sozioemozionala sustatzeari zuzendutako lana osatu du

Emozioak web guneak bere lan-etapa 2017ko abenduaren 31n osatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004an bultzatutako «Gipuzkoa: Adimen emozional handiko gizarte baterantz» proiektu aitzindariarekin hasi zena. Ikasteko zein praktikatzeko, gaitasun sozioemozionalak web honen ardatz nagusia izan dira, diziplina anitzeko ikuspegitik honako hiru eremu hauei begira: hezkuntzarena, profesionala eta gizarte-komunitatearena. Beraz, plataforma hau ikaskuntza sozioemozionalari buruzko erreferente-gune bihurtu da. Ibilbide honen ostean, web gunea eskuragarri egongo da bere edukiak kontsultatu ahal izateko, batez ere bibliografia- eta dokumentazio-atalekoak. Eta izango diren baliabideen arabera, edizio-etapa berri bati ekiteko aukera hausnartuko da.

Eskerrik asko egin duzuen segimenduagatik eta hartu duzuen arretagatik.

2004an sortu zenetik, «Gipuzkoa: Adimen emozional handiko gizarte baterantz» ekimenaren jarduera zabala eta bizia izan da, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzearen arloan.

Zehatz-mehatz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, gaurko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Sailaren bitartez, ikaskuntza emozionala eta soziala bultzatu egin du osoko ikuspuntu inklusibotik. Espezifikoki, esku hartzeko hiru eremutan landu da:

  • Hezkuntza eremua
  • Erakunde / enpresa eremua
  • Gizarte-komunitate eremua

Ikuspegi plural baten bidez, gaitasun emozionalen eskurapena eta praktika sustatu dira gizartearen hainbat ingurunetan.

Etapa ezberdinetan proiektu honek Gipuzkoako hezkuntza-komunitatearen kolaborazioa izan du, Ikaslan Gipuzkoarena (Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea) edo Euskal Herriko Unibertsitatearenarekin (EHU) batera, besteak beste.

Edukiak eskuragarri

Emozioak web guneko ataletan sortutako edukien corpusak eskuragarri mantenduko da, gure ustez, bere balio informatibo eta dokumentala kontuan hartuz.

Honela, beste batzuren artean, honako atal eta funts hauek kontsulta egin daitezke:

Azkenik, eduki hauek jorratuz, Emozioak web orria Adimen emozionalaren inguruko ezagutza partekatzeko eta dibulgatzeko gune bat eratu da. Hau da, Gipuzkoa trebetasun sozioemozionaletan erabileran gai izaten laguntzen duten partikularren, enpresen eta erakundeen kontsultak jasotzeko gunea.

Posible ahal den neurrian, eta beharrezko aldaketak eginez, proiektu hau jarraitzeko eta berritzeko bideak aurkitzen saiatuko da. Ekimen honekin konprometituta jarraituko dugu.

2018.01.02