Azala
Azala Céline Álvarez eta ikaskuntza eraldatzea

Céline Álvarez eta ikaskuntza eraldatzea

Céline Álvarez pedagogoa (Argenteuil, Frantzia, 1983) «Las leyes naturales del niño: la revolución de la educación en la escuela y en casa» izenburuko liburuaren egilea da. Obra honetan Gennevillierseko Haur Hezkuntzako ikastetxe bateko esperientzia azaltzen da, 2011an hasi zena. Gennevilliers Parisko ipar-mendebaldeko udalerri bat da eta desberdinkeria sozialak eta ekonomikoak ditu ezaugarri. C. Álvarezek haur bakoitzaren «barneko iparrorratza» handitzeko baldintzak erraztea nahi izan zuen: bere jakingura, motibazioa eta berotasuna. Lortutako emaitzak bikainak izan ziren ikaskuntzari, adimenaren garapenari eta sortutako ongizateari dagokienez, eta hooren bidez bere tesiak baieztatu ziren. Tesi hauen artean, ondorengo bi hauek: alde batetik, haurrentzat eta helduentzat enpatia lantzea gakoa da, eta, bestetik, bere konfiantza kudeaketa emozionalean (hitzen laguntzaz) gatazkak konpontzeko.

Céline Álvarezen ikuskera pedagogikoa Maria Montessori hezitzaile italiarraren (1870−1952) pertsonaiari eta, bere garaian, bere ideia berriztatzaileei estuki lotuta dago. Neurri handi batean, C. Álvarezen lanak Montessori metodoaren jarraibideetan oinarritzen dira.

 

Gako hauek eta Neurozientziaren hastapenak kontuan hartuz, 2011an hasi eta hiru urtez bere eredu pedagogikoa gauzatu zuen. Eta eskola publikoaren esparruan egin zuen: hain zuzen, Paris ondoko Gennevilliers udalerriko Haur Hezkuntzako ikastetxe batean.

 

Berak gizarte-egoera ahuleko eskualde batean lan egin zuen, 3 eta 4 urteko 25 umeen ikasgela batean, honako belburu hauek bete asmoz: haurraren berezko gaitasunak suspertzea; bere ahalmen kognitibo eta afektiboari bidea ematea eta giro «zuzen antolatuta» eta atsegingarri batean saiatzea.

 

Hitzak emozioentzat

 

Azkenean, bere liburuan C. Álvarezek idazten duenez: «Lankidetza, emankortasuna, altruismoa eta giza beroa ez lirateke izan behar alternatibak edo aukera erakargarriak eta oxigenoa ematen dutenak. Giza bizitza babestu eta garatu nahi diren inguru guztien zutabe izan behar lirateke balore hauek. Erreligantzia positiboa bestearekin ez da negoziatzen, norberaren eta taldearen garapenaren giltzarria da».

Pedagogoaren iritziz, balore hauek osasuna, adimen kognitibo eta emozionala, ezaugarri moral eta sozialak, berotasuna, enpatia eta sormena funtsatzen dituzte. «Las leyes naturales del niño: la revolución de la educación en la escuela y en casa» izenburuko obraren orrialdeetan horrela argudiatzen du. Liburua Aguilar argitaletxeak 2017an kaleratu du.

 

Bestalde, Céline Álvarezen pentsamendura hurbildu nahi bada, Lluís Amiguetek egindako «De un conflicto se sale poniendo palabras a las emociones» izeneko elkarrizketa irakurri ahal da, La Vanguardia egunkariko La Contra atalean aurreko abenduaren 16 argitaratu zena. Izenburuak berak pedagogoaren ideia nagusietariko bat azpimarratu egiten du.

2017.12.29