Azala
Azala Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan»

Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan»

«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlazioetan» izenburuko ikastaro hau Ana Muro Ezagutzaren Kudeaketan adituak zuzentzen duen prestakuntza-eskaintza bat da. Trebetasun interaktiboetako bat errazten duten gaitasun sozioemozionalak sartu dira egitarauan: hau da, asertibitatea. Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroaren saioak Donostian datorren urtarrilaren 23an hasiko dira.

Helburua eta Egitaraua

12 orduko ikastaro honen helburua honako hau da parte hartuko dutenentzat: harremanetan egon behar dugun zenbait ingurunetan asertibitatea erabiltzeko beharrezkoak diren baliabideak bultzatzea. Xede hau hartuta, enpatia, autokontrola edo beste alde batzuk ezagutzea eta menperatzea landuko dira. Eta egoera bakoitzaren arabera, komunikazioaren baliabide (eta estilo) egokiak aplikatuko dira.

Programa hiru atal nagusitan oinarritzen da:

  • Pertsona
  • Enpatia
  • Asertibitatea

Hizlaria:

Ana Muro: Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutzaren Kudeaketa Saileko teknikaria.

Datak eta ordutegia:

Urtarrilaren 23a eta 25a, eta otsailaren 1a. 9:00tatik 13:00tara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitaraua sartzeko aukera dago.

2017.12.08