Azala
Azala Xavier Aragayren liburua: «Reimaginando la educación»

Xavier Aragayren liburua: «Reimaginando la educación»

Aldaketa-prozesuen garapenean eta instituzioen berrikuntzan aditua den Xavier Aragayk «Reimaginando la educación: 21 claves para transformar la escuela» izenburuko liburua idatzi du. Obra honetan egileak era didaktikoan 21 «hitz» (kontzeptu eta ekintza) aztertzen ditu. Berben zerrenda honen bitartez, «ikuspegi» bat proposatzen du lehen pertsonan hezkuntza errealitatea aldatzea errazteko asmoz. «Hitz» hauetariko bakoitzaren tratamenduak egitura antzeko kapitulu bat sortzen du. 21 kapituluetan gaitasun emozionalen praktika agertzen da. Liburua hezkuntza-komunitateari bideratuta dago bereziki eta Paidós argitaletxeak kaleratu berri du (bere «Educación» sailean).

Sarreran, Xavier Aragayk 21 kapituluen bidez liburuaren ikuspegia eta helburua adierazten ditu. Hau da: «hausnartzen eta eredu mentalak aldatzen lagundu». Horrela, interesa duen irakurleak «bere aldaketarako bidea» diseinatu eta bere taldearekin eta sarearekin «partekatu» ahal du.

21 «hitz»: 21 kapitulu

21 kapituluek tratamendu bera jaso dute. Kontzeptu nagusia bere esanahian definitzen da eta gako-hitz elkartuak eskaintzen dira. Hitzaurreaz gain, beste alderdi batzuren artean, jarduera bat iradoki da, ideia erlazionatuak azaltzen dira eta aholkuak eta erreferentzia dokumentalak ematen dira.

«Geldi zaitez» eta «Imajina ezazu» «hitzak» dira 21etatik lehena eta azkena, hurrenez hurren.

Kapituluen ondoren, atal bat dago, egileari inspiratu dizkion iturriak eta autoreak biltzen dituena.

X. Aragay Horitzó 2020 izeneko proiektuko buru izan zen. Proiektu honetan, bere pedagogia-berrikuntzan, Kataluniako jesuiten eskolak izan ziren eragile nagusi. Gaur egun, Reimagine Education Lab ekimenean egiten du lan.

Erreferentzia bibliografikoa. Xavier ARAGAY (2017): Reimaginando la educación: 21 claves para transformar la escuela. Paidós, Bartzelona, 256 or.

2017.12.07