Azala
Azala «DenokZu»: «Tratu onak eta enpatia»

«DenokZu»: «Tratu onak eta enpatia»

«DenokZu» izeneko sentsibilizazio programaren esparruan, azken hilabeteetan Gipuzkoako Lehen mailako Hezkuntzako 2.000 ikasle inguruk «Tratu onak eta enpatia» bultzatzeko ekimenean parte hartu dute. Miren Elgarresta Berdintasuneko foru-zuzendariak adierazi duenez, azaroa arte luzatu den ekintza espezifiko honetan baterako hezkuntza «indarkeria matxistari aurre egiteko» balore estrategikotzat hartzen da. Ekimena («Tratu onak eta enpatia») «DenokZu» proiektuan kokatuta dago. Proiektu hau Gipuzkoako Aldundiak Aurre! planaren barruan 2016an martxan jarri zuen eta Lurraldeko udalekin, elkarteekin eta beste hainbat eragilerekin batera ekiten dio.

«Tratu onak eta enpatia» izeneko ekimen honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldeko 45 ikastetxeetako Lehen mailako Hezkuntzako umeekin lan egin du. Guztira, sentsibilizazio kanpaina honetan 2.000 ume inguruk (9-12 urte bitartekoak) parte hartu dute beren ikastetxeetan.

 

Nahiz eta lehen fasea azaroan amaitu, kanpaina Gipuzkoako ikastetxe batzuetan luzatuko da, sortu den interesa dela eta.

 

Hurrengo ekimenei dagokienez, bere sailak Lurraldeko ikasle gehiagorentzat (nerabeak barne) eta ikastetxe gehiagora kanpaina zabaltzea aztertuko duela iragarri du Miren Elgarrestak (Diputatu Nagusiaren Alorreko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendaria).

 

Tratu onak eta enpatia

 

«Tratu onetan» aritzea besteekiko ulertzen da, baina baita norberaren buruarekiko ere. Horretarako, eguneroko adibideak erabili dira, beti generoaren ikuspegitik.

 

Enpatiari dagokionez, zertan datzan eta zergatik den garrantzitsua azalduz gain, gaitasun sozioemozional honi lotuta dauden tresnak eta baliabideak eman nahi izan dira. Azken finean, berdintasuna lantzeko umeak hobeto prestatuak daudela kontuan hartzen da.

 

«DenokZu» kanpainaren premisetako bat da indarkeria matxistarenganako erantzunkidetasuna guztiona dela agerian jartzea.

2017.12.01