Azala
Azala Ikastaroa: «Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa»

Ikastaroa: «Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa»

«Kulturarteko kudeaketa eta negoziazioa» izenburuko ikastaroa prestakuntzarako proposamen bat da, Gipuzkoako Bazkundeak antolatu duena. Ekimen honen bidez partaideak trebatu nahi dira nazioarteko merkatuetan behar bezala lan egin dezaten. Esparru ezberdinetan eguneroko kudeaketarako kulturarteko trebetasunak garatzea ikastaroaren helburuetariko bat da. Alor honetan gaitasun sozioemozionalak ere garrantzitsuak dira. Blanca Ortueta Nazioarteko merkataritzan adituaren zuzendaritzapean, saioak praktikoak eta partizipatiboak izango dira eta Donostian datorren abenduaren 12an emango dira.

Helburua eta Egitaraua

Ikastaro hau enpresen internazionalizazioan arduradunei edo arlo honekin zerikusia dutenei bideratuta dago. Azken finean, partaideek trebatuta egon behar dute hainbat operaziotan estrategia zuzena zehazteko eta erabiltzeko: esportazioan, inportazioan, ezartzean eta inbertsioan.

Blanca Ortueta ikastaroaren arduraduna Kulturarteko kudeaketarako 6-D ereduan oinarritzen da. Eredu honek funtsezko alderdiak ditu gaitasun sozioemozionalen bitartez interakzio egokia errazteko, eta zenbait alde aztertzen ditu: besteak beste, alde hierarkikoak; indibidualismoa / kolektibismoa; maskulinotasuna / feminitatea; ziurgabetasunaren kontrola; pragmatismoa, eta barkaberatasuna.

Data eta ordutegia:

Abenduaren 12a. 09:00tatik 14:00tara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako 5 orduko ikastaro honen  Egitarauan  sartu ahal da.

2017.11.23