Azala
Azala «Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan»

«Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan»

Interneten bidez emango den «Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan» izenburuko ikastaroak ikasketa-plan bat eskaintzen du gaitasun sozioemozionalak ezagutzeko eta garatzeko. Bederatzigarren edizio honetan, emozioen erregulaziorako estrategiak eta teknikak ikastea proposatzen da, PNLa (Programazio Neurolinguistikoa) eta Mindfulness-a, besteak beste. Ikastaroa Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak antolatu du eta saioak 2018ko martxoan hasiko dira.

Helburuak 

Bere bederatzigarren edizio honetan, «Unibertsitate-aditua Adimen emozionalaren arloan» ikastaroaren helburu nagusien artean, honako hauek aipa daitezke:

  • Adimen emozionalaren erabilerak sortzen dituen onurak ezagutu eta ulertu hainbat eremutan: osasunean, erabakiak hartze orokorrean edo ikaskuntza akademiko eta profesionalean
  • Hobekuntza pertsonalerako planak garatu
  • Adimen emozionalaren esparruan, ume eta helduentzako entrenamendu programak diseinatu eta egin

Ikasketa-plana

Egitaraua 2018ko martxoan ematen hasiko da. Bederatzi modulutan oinarritzen da: hauetako azkena esku-hartzeko proiektu bat egitean datza.

UNIR-ek (Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea) antolatutako ikastaro honek Goi mailako Hezkuntzako 10 kreditu europar (ECTS) balio du.

 

2017.11.28