Azala
Azala UNICEFek argitaratu duen hezkuntza-baztertzeari buruzko txostena: alderdiak eta proposamenak

UNICEFek argitaratu duen hezkuntza-baztertzeari buruzko txostena: alderdiak eta proposamenak

UNICEFek «Los factores de la exclusión educativa en España: Mecanismos, perfiles y espacios de intervención» izenburuko txostena argitaratu du. Aina Tarabiniren zuzendaritzapean eta dimentsio anitzeko ikuspegitik, hezkuntza-desberdintasuna eta -baztertzea sortzen duten alderdiak sistematizatzeko eredu bat azaltzen da. Beste batzuren artean, harremanetakoak daude. Batez ere, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan emozioen zereginaren errekonozimendu-falta egiaztatzen da. Diagnostiko honi begira, hezkuntzako inguru erabat inkusibo eta egoki bat lortzea eragozten duen desberdinatasuna gainditzeko bideak proposatzen ditu txostenak.

Bere diagnostiakoaren bidez, txostenean («Los factores de la exclusión educativa en España: Mecanismos, perfiles y espacios de intervención» izenburukoa) ikasleen beharrak bermatzeko gaurko sistemaren ezintasuna agerian jartzen da. Egoera honetan, desberdintasunaren seinaleak eta Europar Batasuneko eskola-porrotaren eta eskola uztearen indizerik gorenetariko bat daude bereziki. Hau dela eta, UNICEFen agiriak hainbat alorretan esku hartzeko proposamenak aurkezten ditu: ekonomian (birbanatzea), kulturan (aintzatespena), politikan (ordezkaritza) eta afektibitatean (harremana).

Alderdi emozionala

Afektibitate-dimentsioari dagokionez, txostenean emozioen eta harremanen alderdiak erabiltzea gomendatzen da inkusioa lortzeko, partaide izatearen, atxikimenduaren eta kohesioaren zentzua nagusituz. Eta guzti hau ezartzen diren hiru mailetan: hezkuntza-politikakoa, ikastetxean esku-hartzekoa eta ikasgelan esperientziakoa. Azken finean, batik bat, helburua irakaskuntzan eta ikaskuntzan alderdi afektibo eta emozionalei behatzean datza.

UNICEF Espainiako Batzordearentxostena prestatu duen talde arduraduna Aina Tarabinik (Zuz.), Judith Jacovkisek eta Alejandro Montesek osatu dute, eta ikertzaile hauek Juan Manuel Escuderoren (Murtziako Unibertsitateakoa) aholkularitza zientifikoa izan dute.

2017.11.19