Azala
Azala Ikastaroa: Neuroekonomia eta lehiakortasunaren hobekuntza

Ikastaroa: Neuroekonomia eta lehiakortasunaren hobekuntza

Javier García merkataritzan eta marketinean aholkulariak «Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko neuroekonomiak dituen zortzi palankak» izenburuko ikastaroa zuzenduko du. Ikuspegi guztiz praktikoa erabiliz eta edukiez gain, hobekuntza pertsonala eta enpresariala lortzeko plan bat prestatuko da partaide bakoitzarentzat. Bazkundeak antolatu duen ikastaro honen saioak, 8 ordukoak, Donostian azaroaren 28an emango dira.

Markoa

Jardunaldi honen proposamena Neurozientziaren ekarpenen eremuan eskaintzan da. Ekarri hauek «pertsonak hautematen duten, hunkitzen diren, sentitzen duten, erabakitzen duten eta ari diren moduari» buruzkoak dira. Ekonomista eta ekimen honen arduraduna den Jesús Garcíaren iritziz, hastapen hauek menderatzen eta erabiltzen dituenak lanbide arloan, eta batez ere bezeroekin interakzioan, gaitasun onuragarriak izango ditu.

Edukiak

Egitarauan honako alderdi hauek sartu dira, besteak beste: bezeroaren sena, emozioa eta arrazoia; erabakiak hartzeko beldurra; arreta- eta interes-denbora; esperientzia eta oroipena; prezioa eta bere ondorioak, edo kalkulua eta akatsa. Eduki hauen tratamenduz aparte, egitaraua partaide bakoitzarentzat hobekuntza-plan pertsonal eta enpresarial batek osatuko du. Hau dela eta, plan hau prestatzeko jarraibideak eskainiko dira.

Hizlaria

Javier García: Ekonomista, enpresen aholkularia merkataritzan eta marketinean.

Data eta ordutegia

Azaroaren 28a: 09:00tatik 14:00etara, eta 15:30etatik 18:30etara

Lekua

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia)

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatu duen ikastaro honen Egitarauan sartzeko aukera dago.

2017.11.14