Azala
Azala Ikastaroa: «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin»

Ikastaroa: «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin»

Gipuzkoako Bazkundeak «Neurosalmentak: nola konektatu bezeroarekin» izenburuko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza-proposamen hau Juan Carlos Alcaide Zerbitzu-Marketinean eta Fidelizazioan aholkulari espezializatuak prestatu du, salmentarako teknikek eta merkataritza-interakzioak dituzten gakoak ezagutzeko eta, baliabide emozionalak menperatuz, gako hauek aberasteko. Saioak Donostian datorren azaroaren 9an egingo dira.

Helburua eta Egitaraua

Prestakuntza-ekimenak honako xede hauek ditu: salmentarako tresnak ezagutzea eta, ingurune eta gogo-aldarte positiboak sortu ahal dituzten baliabide emozionalen bidez, tresna horiek indartzeko bidea jakitea. Azken finean, esku hartzeak egokitu eta planifikatu behar dira, salmenta arraskatsuak errazteko eta bezeroak direnen fidelizazioa lortzeko.

Egitaraua ondorengo lau oinarrizko atal hauek osatzen dute:

  • Komunikazioaren oinarrizko hastapenak
  • Komunikazio positiboa salmentak egiterakoan
  • Emozioak eta salmenta. Salmenta emozionala
  • Adimen emozionala salmentaren esparruan erabilia

Hizlaria:

Juan Carlos Alcaide: Soziologoa, eta aholkulari espezializatua Zerbitzu-Marketinean, Bezeroarentzako Zerbitzuan eta Fidelizazioan.

Data eta ordutegia:

Azaroaren 9a. 9:00tatik 14:00tara eta 15:30etatik 18:30etara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaroaren Egitarauan sartu ahal da (Ikastaroak 8 orduko luzapena du).

2017.10.30