Azala
Azala Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Gipuzkoako Bazkundeak «E+ talde positiboak» izenburuko ikastaroa antolatu du. Bere zuzendaria Teresa Aranzibia da, garapen pertsonal eta profesionalerako laguntza ematean aditua. Proposamena ondorengo uste oso honetan oinarritzen da: «talde positiboak produktiboagoak dira eta beren lanarekin eta organizazioarekin konpromiso handiagoa dute». Egitarauan hainbat ardatz-kontzeptu aztertuko dira, besteak beste, konpromisoa, emozioak bideratze positiboa eta erresilientzia indartzeko oinarriak. Ikastaroaren saioak Donostian datorren azaroaren 23an emango dira.

Helburuak eta Egitaraua

8 orduko ikastaro honen xedea parte hartuko duenei lantaldeen gaitasun positiboa hobetzeko beharrezko tresnak ematen saiatzea da. Honi begira, honako helburu hauek jorratuko dira:

  • Pertsonen konpromisoa hauen taldearekin areagotu
  • Emozio positiboak zuzendu taldearen helburuen zerbitzura
  • Taldeko kideen arteko interakzioa eta lotura sustatu
  • Taldearen eta taldekideen erresilientzia indartzea lortu

Hizlaria:

Teresa Aranzibia. Ekonomia Zientzietan lizentziaduna eta, beren garapen pertsonal eta profesionalean, pertsonei eta taldeei laguntza ematean aditua.

Data eta ordutegia:

Azaroaren 23a. 9:00tatik 14:00tara eta 15:30etara 18:30etara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitarauan sartu ahal da.

2017.11.06