Azala
Azala Margaret MacMillan-en liburua: «Las personas de la historia. Sobre la persuasión y el arte del lid...

Margaret MacMillan-en liburua: «Las personas de la historia. Sobre la persuasión y el arte del liderazgo»

Margaret Olwen MacMillan (Toronto, Kanada, 1943) «Las personas de la historia. Sobre la persuasión y el arte del liderazgo» izenburuko liburuaren egilea da. Berak lidergo terminoa aztertzen du Historiako pertsona famatuen bitartez. Otto von Bismarck-en, William Lyon Mackenzie King-en edo Franklin D. Roosevelt-en biografiak analizatuz, lidergoari lotuta dauden hainbat alde psikologiko identifikatzen ditu. Liderraren gaitasunen artean, besteak motibatzekoa eta egoera emozionalak (indibidualak eta kolektiboak) hautematekoa daude. Historialariak ezaugarri hauei honako hauek eransten dizkie: anbizioa, pertseberantzia, aukeraren zentzua, eta epe luzerako helburuak eta berehalako taktikak elkartzea, besteak beste. Eta beste gaitasun bat gehitzen du: porrotatik ikastekoa, taktikaz aldatzekoa, ez iritziaz. Liburua, bere Noema bildumaren barruan, Turner argitaletxeak kaleratu berri du.

Torontoko eta Oxfordeko Unibertsitateekin lotura duen Margaret MacMillan kanadarraren ustez, Historiak ez bakarrik Ekonomia edo Politika, oro har, kontuan behar ditu, baita pertsonak beren banakotasunean ere (beti haien garaiaren testuinguruan kokatuak). Bere iritziz, horrela «beren gatazkak konpontzeko eta erabakiak hartzeko erabiltzen zuten era» ulertu ahal izango dugu.

Ikuspegi hau hartuta, guztiz humanista eta emozioekin sentikorra dena, egileak historiako liderren eta pertsona famatuen biografiak hausnartzen ditu, bai pertsona demokratenak bai pertsona totalitarioenak. Bi kasuetan, haien garaiaren esparruan, hartu zituzten erabakiak ikertzen ditu: zuzenak zein okerrak (ondorio larriak izan zituztenak, eta hauetariko batzuk jokaera suntsitzailearen bidez eragindakoak).

Bost norabide

Egileak biografia ezberdinetatik egiten duen ibilbidea bost norabidetan oinarritzen da:

  • Limurtzeaeta lidergoaren artea
  • Harrokeria
  • Ausardia
  • Jakin-mina
  • Behatzaileak

Lerro hauetariko bakoitzaren arabera, irakurleak irakurketak aukeratzeko iradokizunak jasotzen ditu.

Erreferentzia bibliografikoa. Margaret MACMILLAN: Las personas de la historia. Sobre la persuasión y el arte del liderazgo. Turner, Mexiko Berria, 296 or.

2017.10.24