Azala
Azala Ikastaroa: «Taldeak motibatzeko gaitasunak»

Ikastaroa: «Taldeak motibatzeko gaitasunak»

«Erdi mailako agintarientzat taldeak motibatzeko gaitasunak» izenburuko ikastaro hau Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntzarako ekimena da. Ikuspegi praktiko baten bitartez, nagusiki, Javier Martin Aldea eta Ion Uzkudun Amunarriz Aholkularitzan, Prestakuntzan eta Antolakuntzan adituek talde profesionalen motibazioa bultzatzeko baliabide erabilgarriakazalduko dituzte. Aipatutako baliabideen artean, gaitasun emozionalak espezifikoki aztergai izango dira. Ikastaroaren saioak Donostian azaroaren 7an egingo dira.

Metodologia eta edukiak

Ikastaro honen egitarauan (8 ordukoa) erdi mailako arduradunentzat tresna eta baliabide egokiak duade, ondorengo xede hau bete asmoz: talde profesionalen motibazioaren kudeaketa hobetzea.

Komunikazio-trebetasunak eta gaitasun sozioemozionalak (autokontrola eta asertibitatea, besteak beste) jorratuko diren bi gai nagusi izango dira. Azterketa hau ikuspuntu praktiko batez burutuko da, partaideen lanbide-errealitatera moldatuta egongo dena.

Hizlariak:

Javier Martin Aldea: Abantian-eko bazkide-zuzendaria, zuzendaritza- eta merkataritza-taldeentzako Aholkularitzan eta Prestakuntzan aditua.

Ion Uzkudun Amunarriz: Abantian-eko bazkide-zuzendaria, Aholkularitza estrategikoan, Antolakuntzan eta Giza baliabideetan espezializatua.

Data eta ordutegia:

Azaroaren 7a: 09:00tatik 14:00tara, eta 15:30etatik 18:30etara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitarauan sartzeko aukera dago.

2017.10.18