Azala
Azala Richard H. Thaler eta portaeraren ekonomia

Richard H. Thaler eta portaeraren ekonomia

Richard H. Thalerrek (New Jersey, 1945) 2017ko Nobel Saria eskuratu du jokabide-ekonomiari bere ekarpenagatik. Akademia suediarrak azpimarratu du Thaler estatubatuarrak, ekonomia-analisian psikologia sartzeari esker, «giza portaera ulertzeko eta iragartzeko tresna analitiko eta esperimentalen joritasun handiagoa» azterlanei ematea lortu duela. Bere ikerketek erakusten dute erabaki ekonomikoak ez direla bakarrik arrazoizko irizpidetan oinarritzen. Kontu honetan aldagai psikologikoak (alde kognitiboak eta alde emozionalak) ere zerikusia du. Zentzu horretan, erabaki ekonomikoetan sistematikoki eragina duten hiru ezaugarri nabarmentzen ditu Thalerrek: «arrazionaltasun mugatua, justiziaren pertzepzioa eta autokontrolik eza» (autokontrol kontzeptu hau gakoa da Adimen emozionalaren eremuan).

2017ko Ekonomiako Nobel Saria erabakia jakineraztean, Suediako Zientzien Erret Akademiak Richard H. Thalerren lana goraipatu du. Instituzio honen ustez, berak mekanismo psikologikoak eta sozialak identifikatu ditu, kontsumitzaileen eta inbertitzaileen erabakiak hartzean eragina dutenak, batez ere ekonomia-krisialdietan.

Aurreko mekanismoen artean, Thalerrek arrazionaltasun mugatua, lehentasun sozialak (justiziaren pertzepzioa edo zuzentasuna) eta autokontrola galtzea aipatzen ditu. Aldagai hauek, kolektiboan zein indibidualean, dimentsio psikologikoan sartzen gaituzte. Eta, bereziki, autokontrola kontzeptuak ere (bere galtzea edo bere erabilera eskasa hainbat erabakitan) Adimen emozionalaren esparrura eramaten gaituzte.

Esandakoa kontuan hartuz, Thalerrek aldagai horiei garrantzia ematea proposatzen du, baita ekonomia-analisien ereduetan sartzea ere, merkatuen jokabidean eta pertsonen portaeran ondorioa duten politikak hobetu asmoz.

«Bultzada txikia»

«Nudge» edo «Bultzada txikia» teoria lerro honetan kokatzen da: hau da, erabaki onena (ez errazena edo berehalako saria ematen duena) hartzeko behar ahal dugun indarra. Helburu honi begira, Thalerrek «Nudging» izeneko baliabidea proposatzen du epe luzera on egingo duten biztanleriaren erabakiak hartzean «bultzatzeko» edo gidatzeko bide gisa.

Sarituak horrela azaldu zuen, Cass R. Sunsteinekin batera, Un pequeño empujón (Nudge): El impulso que necesitas para tomas las mejores decisiones en salud, dinero y felicidad izenburuko liburuan, Taurus argitaletxeak 2009an kaleratu zuena.

Gaur egun, Richard H. Thaler Chicagoko Unibertsitateko Booth Negozio Eskolako irakaslea da

2017.10.13