Azala
Azala Ikastaroa: «Enpresari bideratutako Adimen emozionala»

Ikastaroa: «Enpresari bideratutako Adimen emozionala»

Gipuzkoako Bazkundeak «Enpresari bideratutako Adimen emozionala» izenburuko ikastaroa antolatu du, Ana Muro «Coaching» eta Prestakuntzan adituaren zuzendaritzapean. Honako premisa honetan oinarritzen da: zeregin profesionala ondo egiteko, gaitasun guztiz teknikoez gain, trebetasun emozionalak bultzatzea beharrezkoa da. Horrela, gure ahalmena garatzeko gai izango gara. Ikastaroaren edukiak helburu honi begira prestatu izan dira. Saioak Donostian urriaren 19tik azaroaren 16ra burutuko dira.

Helburuak

Ikastaroak ondorengo oinarrizko xede hauek ditu:

  • Gaitasun pertsonalak zein profesionalak indartu Adimen emozionalaren erabileran.
  • Autoezagutzan eta autokontrolean era operatiboan trebatu, baita komunikazio enpatikoan eta talde-lanean ere.

Saioak

Prestatu diren edukiak 5 saiotan banatzen dira:

1. saioa. Adimen emozionala eta lidergoa.

2. saioa. Pertsonen barneko adimen emozionala (autoezagutza, autozuzendaritza eta autokontrola).

3. saioa. Nola motibatu besteak automotibazioaren bidez.

4. saioa. Komunikazioa, asertibitatea eta enpatia.

5. saioa. Talde-lana eta gatazken konponbidea.

Hizlaria

Ana Muro: Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutzaren Kudeaketa Saileko teknikaria.

Datak eta ordutegia

Urriaren 19tik azaroaren 16ra, 9:00tatik 14:00tara eta 15:30etatik 17:30etara.

Lekua

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Egitaraua irakur daiteke. Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honek 35 orduko luzapena du.

2017.10.11