Azala
Azala Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan»

Ikastaroa: «Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan»

«Erabil ezazu asertziozko estiloa gainerakoekiko zure erlaziotan» izenburuko ikastaroa Gipuzkoako Bazkundearen prestakuntza-eskaintza bat da. Asertibitate trebetasun pertsonal honen erabilera errazten duten gaitasun sozioemozionalak aztergai izango dira ikastaroan. Ana Muro Ezagutzaren Kudeaketan adituaren zuzendaritzapean, saioak Donostian datorren urriaren 17an hasiko dira.

Helburua eta Egitaraua

Ikastaro honen helburua (12 ordukoa) parte hartuko dutenen beharrezko trebetasunak indartzean datza, harremanetan egon behar dugun zenbait ingurunetan asertibitatean aritzeko asmoz. Xede honi begira, enpatia, autokontrola edo beste alde batzuk menperatzea landuko da. Eta egoera bakoitzaren arabera, komunikazioaren baliabide egokiak erabiliko dira.

Egitaraua hiru atal nagusitan oinarritzen da:

  • Pertsona
  • Enpatia
  • Asertibitatea

Hizlaria:

Ana Muro: Gipuzkoako Bazkundeko Ezagutzaren Kudeaketa Saileko teknikaria.

Datak eta ordutegia:

Urriaren 17a, 20a eta 27a. 9:00tatik 13:00tara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitaraua kontsulta egin ahal da.

2017.10.02