Azala
Azala «Zoriontasuna hirian»

«Zoriontasuna hirian»

Hiri gizarteetan gure zoriontasunean eragina duten alderdiak. Hauxe da El cazador de cerebros izenburuko telebista-programak aztertutako gaia. «Zoriontasuna hirian» erreportajea Pere Estupinyàk aurkezten du eta ondorengo hiru aditu hauek parte hartzen dute: Luis Rojas Marcos psikiatra, Helen Fisher biologo eta antropologoa eta Emiliana Simon-Thomas neurozientzialaria. Bere ikerketei eta ideiei esker, zoriontasunaren, gogobetetasunareneta ongizatearen esperientzia sortzen duten aldeetara hurbiltzen gara, adibidez, osasuna, baliabide ekonomikoak eta familiarteko harremanak. Haien iritziz, horiek eta beste faktore batzuek garrantzia erlatiboa dute, batez ere bizitzaren aurrean dugun joerak alderdi guzti horiek aldatzen dituelako. Erreportajea RTVEn pasa den irailaren 26an eman zen

Luis Rojas Marcos psikiatra New York hiriari eta osasun mentaleko zerbitzuei lotuta dago (izan ere, zerbitzu horietako arduraduna izan izen). «Zoriontasun» terminoaren ordez, berak nahiago du «bizitzarekin orokorrean gogobetetasun» kontzeptua erabiltzea. Bere ustez, gogobetetasuna «geure» eskuetan egoten da, eta ez askotan kanpoko faktoreen menpe.

Helen Fisher antopologoa amodio-harremanetan aditua da. Berak garunaren alde eta zirkuitu aktibatuak aztertzen ditu, enpatiarekin, autokontrolarekin edo ilusio positiboekin erlazionatuta daudenak. Horrela erabaki zuen guztiok partekatzen duguna delako: «Jendea maitasunagatik bizi da».

Bere partetik, Emiliana Simon-Thomas neurozientzialaria Gupidaren psikologian eta «Mindfulness»-ean espezialista da. Berak lotura soziala eta komunitatea languntzeko pertzepzioa aspimarratzen ditu, bizi-gogobetetasunarekin edo zoriontasunaren esperientziarekin erlazionatuta egoteagatik.

Aditu hauen hitzez gain, NBEk egindako 2017ko Zoriontasunari buruzko Mundu Txosteneko datuak ematen ditu erreportajeak. Hori dela eta, ikerketa honen inguruko informazioa emozioak web orrian eskuragarri dago (17.03.28).

«Maitasuna hirian» erreportajea New Yorken eta Kalifornian egin zen. Pasa den irailaren 26an El cazador de cerebros izeneko programan eman zuen RTVEk, eta Pere Estupinyàk zientzia-komunikatzaileak aurkeztu zuen.

2017.09.30