Azala
Azala Ikastaroa: «Emozioak eta Mindfulness-a. Errefortzu programa»

Ikastaroa: «Emozioak eta Mindfulness-a. Errefortzu programa»

«Emozioak eta Mindfulness-a. Errefortzu programa»izenburuko ikastaroa Andrés Pomares Alonso Laneko Medikuntzan espezialistak zuzenduko du. Bere ikuspegitik, «Mindfulness»-a emozioak erregulatzeko trebetasun psikologiko berritzaile gisa ulertzen da, eta oinarri hau hartuta, lanbide esparruan zein arlor pertsonalean gure bizi kalitatea hobetzeko tresna moduan. Ikastaro honen saio guztiak Donostian urriaren 4an emango dira.

Helburuak eta Egitaraua

Ikastaro hau sortzen da partaideek honako ideia hauek ezagutu asmoz:

  • «Emozio moldatzaile» eta «emozio moldatzaile» kontzeptuak, eta «Mindfulness»-aren gaitasun praktikoa adimen operatiboa handitzeko.
  • Bizitzan zehar gertatzen diren aldaketei aurre egiteko estrategiak, modaketa psikologikoa lortzekoak, eta antsietatearen, depresioaren eta atsekabe kronikoaren seinaleak prebenitzekoak.

Hiru modulu

Prestatutako edukien bidez ondorengo gai hauek aztertuko dira:

  1. Emozioen, Adimen emozionalaren eta errealitatearekin interazioaren inguruan.
  2. Ikaskuntza emozionala. Emozioen modulazioa eta portaera.
  3. «Mindfulness»-a erabiltzea eta emozioak lanean.

Hizlaria

Andrés Pomares Alonso. «Mindfulness» eta Laneko Medikuntzan espezialista

Data eta ordutegia

Urriaren 4a, 8:30etatik 14:30etara

Lekua

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia)

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatu duen 6 orduko ikastaro honen Egitarauan sar daiteke.

2017.09.25