Azala
Azala AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora»

AEDIPEren 51. Batzarra: «Harremanetik Konpromisora»

«Giza Baliabideetan eta Pertsonen Zuzendaritzan» aritzen den AEDIPE elkarte profesionalak antolatutako 51. Batzarraren gai nagusia «Harremanetik Konpromisora» dugu. Konpromisoren eta enpresetan eta organizazioetan konpromisoa hartzearen dimentsio ezberdinak jorratzen dira egitarauan. Alderdi sozioemozionala ere aztergai espezifikoa izango da, sormenari, lidergoari eta taldeak kudeatzeari dagokienez. Batzarraren saioak urriaren 19tik 21era Santanderren egingo dira.

Egitaraua

AEDIPEren 51. Batzarrak konpromisoaren inguruko egitaraua proposatzen du, bere esanahian eta praktikan sakontzeko.

Horretarako, hainbat perspektiba erabiliko dira, baina ikuspegi guzti hauek organizazio eta enpresetan konpromisoan aritzera eta kontzeptu batzuetara bideratuak: adibidez, bere ezartzearen diagnostikoa, kontziliazioa eta berdintasuna, osasuna eta zoriontasuna, komunikazioa edo «4.0 pertsonak».

Adimen emozionalaren lerroa dela eta, bi txosten eta tailer bat azpimarratu behar dira:

  • «Emozioak kudeatzea talde-lanean», Inma Puig Santosen ardurapean (ESADEko Pertsonen Zuzendaritza eta Antolakuntza Saileko kolaboratzaile akademikoa)
  • «Arteak, emozioak eta sormena Botín Zentroan», Iñigo Sáenz de Miera Cárdenasen gain (Botín Fundazioko zuzendari nagusia)
  • «Adimen Emozionala Tailer Esperientziala», Esteban Sanz Vélezen kontu (Botín Fundazioko Hezkuntza Saileko musikan espezialista)

Datak: izen-ematea eta saioak

AEDIPE Pertsonen Zuzendaritzako eta Garapeneko Espainiako Elkarteak antolatutako 51. Batzarraren saioek (txostenak eta tailerrak barne) honako egutegi eta topaleku hauek dituzte:

  • 2017ko urriaren 19tik 21era.
  • Santanderren: Magdalena Jauregian (Recinto de las Caballerizas).

Izen-ematearen epea datorren urriaren 9an bukatuko da.

2017.09.19