Azala
Azala E. Berthoud eta S. Elderkin: «Manual de remedios literarios» izenburuko liburua

E. Berthoud eta S. Elderkin: «Manual de remedios literarios» izenburuko liburua

Ella Berthoud eta Susan Elderkin dira «Manual de remedios literarios: cómo curarnos con libros» izenburuko obraren egileak. «Biblioterapian» aritzean adituak, beren proposamena irakurgaiak iradokitzean datza, gaitz ezberdinei, eta batez ere emozionalei, aurre egiteko asmoz. «Dolencias de la A hasta la Z» izeneko ibilbidean zehar, egileek oharrak eta literatura-tituluak eskaintzen dituzte. Ohar eta titulu hauei esker eta kasu bakoitzaren arabera, esperimentatu duen «gaixotasuna» gainditzeko jarrera hobeagoa izango du gaixoak. Liburu hau ezta inola ere ohiko autolaguntza obra horietariko bat. Clara Ministralen ardurapean, edizio dotorea du eta Siruela / Círculo de Lectores (Ojo del Tiempo bilduman) argitaletxeek kaleratu berri dute.

Ella Berthoud eta Susan Elderkin Ingalaterrako bibliozaleek literaturaren eta hitzen ahalmen terapeutikoari eusten diote sendo. «Biblioterapiaren» eremuan profesionalak dira, eta haiek berek kontzeptu hau definitzen dute liburuaren sarreran.

Esparruberezi honetan aitzindariak, Berthoud eta Elderkin D. H. Lawrenceren aipu bat aukeratu dute «Dolencias de la A hasta la Z» bidaia hasteko: «beren erremedioetatik» ibilbideari hasiera emateko. Horrez aparte, aipamen hau da idazketaren eta irakurketaren ahalmenaren adierazgarri, hitzekin interazkioaren argigarri. Jarraian aipua hitzez hitz idazten dugu: «Norberak bere gaixotasunetatik askatzen da liburuetan isuriz; berriro bere sentimenduak aurkezten eta nabaritzen ditu horrela menderatzeko».

Hiztegi-gidaliburuhonetan alfabetikoki agertzen diren sarrerak iruzkin egoki eta oso sentikorren bitartez azaltzen dira, bizi garen dimentsio emozionalari dagokionez.

Erreferentzia bibliografikoa. Ella BERTHOUD eta Susan ELDERKIN (2017): Manual de remedios literarios: cómo curarnos con libros. Siruela / Círculo de Lectores, Madril / Bartzelona, 430 or.

2017.09.06