Azala
Azala Ikastaroa: «Mindfulness, nola izan zoriontsuagoak lanean»

Ikastaroa: «Mindfulness, nola izan zoriontsuagoak lanean»

«Mindfulness, nola izan zoriontsuagoak lanean. Estres toxikoa kontrolatzeko teknika bat» izenburuko ikastaroa Andrés Pomares Alonso Laneko Medikuntzan espezialistak zuzenduko du. Gipuzkoako Bazkundeak antolatu duen edizio berri honetan, ikuspegi teorikoa praktikoarekin osatuko da. Lanbide-esparruan zein familia- eta gizarte-eremuan garapen pertsonalaren aldeko tresna gisa hartzen da «Mindfulness-a». Ikastaro honen saioak Donostian urriaren 3an eta 5ean burutuko dira.

Helburuak eta Egitaraua

10 orduko ikastaro honen helburua «Mindfulness»-aren (edo «Kontzientzia oso»-aren) oinarriak ezagutzean eta partekatzean datza, garapen pertsonala bultzatzeko, estres toxikoa behar bezala kudeatzeko eta oreka psikologikoa errazteko asmoz.

Lau modulu

Egitarauak ondorengo gai hauek jorratzen ditu:

  1. «Mindfulness» izeneko praktikaren hastapenak eta bizitzaren ikuskera
  2. Estres toxikoaren izaera eta kudeaketa
  3. «Errealitatea» eta gure paradigmek duten eragina
  4. Arazoak eta aldaketak dituzten inguruei aurre egiteko gakoak

Hizkaria

Andres Pomares Alonso. «Mindfulness»-ean eta Laneko Medikuntzan espezialista

Datak eta ordutegia

Urriaren 3a eta 5a, 15:00tatik 20:00tara

Lekua

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia)

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitarauan sar daiteke.

2017.08.31