Azala
Azala «Osasun emozional baterako gakoak eta elikatzen jakiteko artea»

«Osasun emozional baterako gakoak eta elikatzen jakiteko artea»

Euskal Herriko Uda Unibertsitateak «Osasun emozional baterako gakoak eta elikatzen jakiteko artea. Familia osasun-ingurumen gisa» izenburuko ikastaroa proposatzen du, Jon Ramos Pérez eta Karmelo Bizkarra Maiztegiren zuzendaritzapean. Pertsonentzako eta familientzako ingurumen osasungarriak osatzen dituzten arloak aztertuko dira, bereziki elikadura eta kudeaketa emozionala. Zentzu honetan, emozioak eta gure portaera ezagutzeak gure ongizatea «elkartzen» eta senideekin gure harremanak hobeto kudeatzen laguntzen du. Saioak Donostian irailaren 13 eta 14an emango dira.

Helburuak

Jon Ramos Pérez (Askora Plus-eko arduraduna) eta Karmelo Bizkarra Maiztegi (Centro de Salud Vital Zuhaizpe zentroko zuzendari medikoa) «Osasun emozional baterako gakoak eta elikatzen jakiteko artea. Familia osasun-ingurumen gisa» ikastaroaren zuzendariak dira.

 

Ikastaroak ondorengo helburu hauek ditu:

  • Senideen osasunean familia-esparruaren garrantziarekiko sentikor bihurtu gizartea.
  • Norbere zaintzarako tresnak eman (elikaduraren eta emozioen kontuetan).
  • Gure osasunaren eta ongizatearen arduradunak izateko kontzientzia hobetu, elikadurarekin eta emozioekin harremanetan gauden modua kontuan hartuz.

Saioak

Ikastaroaren saioak, goizeko ordutegian, irailaren 13 eta 14rako programatuak izan dira.

 

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 2017ko Uda Ikastaroen zerrenda osoa jakiteko aukera dago.

2017.08.25