Azala
Azala Uda ikastaroa: «Adimen emozionala garatzeko gakoak»

Uda ikastaroa: «Adimen emozionala garatzeko gakoak»

Euskal Herriko Uda Unibertsitateak antolatutako «Adimen emozionala garatzeko gakoak» izenburuko ikastaroa Begoña Ibarrola López de Davalillopsikologoaren proposamena da. Ekimen honen helburua parte hartuko dutenei honako baliabide hauek eskaintzean datza: alde batetik, beren mundu emozionalari buruzko ezagutza handiagoa eta, bestetik, emozioen kudeaketarako tresna praktikoak alor guztietan, esparru pertsonalean eta sozialean barne, ongizate-mailak hobetzen lagundu asmoz. Saioak Donostian irailaren 11 eta 12an egingo dira.

   

Helburuak

«Adimen emozionala garatzeko gakoak» izenburuko ikastaroa Begoña Ibarrola López de Davalillo psikologo, musikoterapeuta eta idazleak zuzentzen du. Ondorengo xedeak aurkezten ditu:

  • Adimen emozionalaren hastapen zientifikoak ezagutu
  • Ongizate pertsonala hobetzen duten gaitasun emozionalak identifikatu eta hobetu
  • Emozioen kudeaketa apropos baterako estrategiak garatu
  • Garapen pertsonala eta ongizate osoa bultzatzen duten ohitura emozionalen garrantzia baloratu.

Saioak

Ikastaroa «Bizitzaren bidaia» zikloan sartu da eta saioak goizez irailaren 11 eta 12an burutuko dira.

Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 2017ko Uda Ikastaroen zerrenda osoa irakurtzeko aukera dago.

2017.08.17