Azala
Azala CASEL: ikaskuntza soziala eta emozionalaren onurari buruzko azterlana

CASEL: ikaskuntza soziala eta emozionalaren onurari buruzko azterlana

CASEL zentroak argitara atera berri ditu bere nazionarteko ikerketaren emaitzak, eskolaren eremuan aplikatutako ikaskuntza sozial eta emozionalerako programen jarraipenari buruzkoa (Child Development aldizkariaren uztail-abuztuko zenbakia). Ikerketak 2011ko azterlana gaurkotzen du eta bere datuak ezdabaidaezinak dira: ASE (Ikaskuntza Soziala eta Emozionala) programetan parte hartu dutenen garapen akademikoak 13 portzentajezko puntutan gainditzen du parte hartu ez dutenen etekina. Onura honez gainera, esparru personalean lortu diren efektu positiboak kontuan behar dira.

CASEL (Collaborative for Academic, Social, and Emotional Learning) zentroak ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu honako artikulu honetan: Promoting Positive Youth Development Through School-Based Social and Emotional Learning Interventions: A Meta-Analysis of Follow-Up Effects (Gazteriaren garapen positiboa sustatzea eskolan oinarritutako ikaskuntza sozial eta emozionalaren aldeko jardueren bidez: jarraipen-efektuen meta-azterketa bat).

Rebecca D. Taylor, Eva Oberle, Joseph A. Durlak eta Roger P. Weissberg-en sinadurapean, azterlana Child Development aldizkarian irakurri ahal da (88. zenbakian, uztail-abuztukoa).

Ikerketa honetan CASEL zentroak berak 2011an argitaratu zuen azterlana eguneratzen da. Azterlan horretan 213 ikaskuntza sozial eta emozionaleko programak ebaluatu ziren (The impact of enhancing students’ social and emotional learning: A meta-analysis of school-based universal interventions).

6 urte pasatu ondoren, orduko taldeko kide batzuek ASEko 82 esku hartze (38 Estatu Batuetatik kanpokoak) aztertu dituzte; 97.406 ikasleen garapena hausnartzen dute (Eskolaurreko eta Bigarren mailako Irakaskuntzakoak), eta programen onura ebaluatu dute (6 hilabete eta 18 urte bitarteko tartean amaitu ostean).

Efektu positiboez eta etekin akademikoan bere iraunkortasunaz gain, ikertzaileek bere eragina trebetasun sozial eta emozionaletan egiaztatu dute (pertsonen arteko arloan proiektatuak eta inguruneari dagokionez). Eta, bestalde, beste ondorio bat atera dute: portaera-problemak, larritasun emozionala eta drogen kontsumoa askoz gutxiago dira ASE programetako ikasleen artean.

Beste erakundebatzuren artean, NOVO Fundazioak, 1440 Fundazioak, Einhorn Familia Ongintzazko Fundazioak eta Illinoiseko Unibertsitateak emandako laguntza jaso du ikerketak.

2017.08.13