Azala
Azala Kathrin Sohst: «El poder de la sensibilidad» izenburuko liburua

Kathrin Sohst: «El poder de la sensibilidad» izenburuko liburua

Egilearen arabera, «El poder de la sensibilidad: cómo identificar a las personas altamente sensibles y qué podemos aprender de ellas» izenburuko liburua ez da psikologiako eskuliburu bat, ezta «terapia baten edo coaching baten» ordezkoa ere. Kathrin Sohst-en (Reinbek, Alemania, 1979) ustetan, «eguneroko bizitzarako emozioei buruzko lan bat» da, «goi sentsibilitate» kontzeptua jorratzen duena. Kategoria honez gain, terapeutak dauden osasun psikosozialeko arazoak nabaritzen ditu, bereziki lan alorrean sortzen direnak. Eta paradigma-aldaketa baten aldekoa da: baliabideen ustiapen intentsibotik urruntzea (baita giza baliabideetatik ere) eta pertsonen gaitasunak garatzea. Ariel argitaletxeak kaleratu du liburua.

Bere liburuan Kathrin Sohst-ek esku hartzeko bidearen hasiera azaltzen du: «goi-sentsibilitateari» lotuta daudenaldeak edo alderdiak identifikatzeko gai izan eta elementu horiek geure eta besteen aurrean kudeatu.

Horretarako, kategoria hau partekatzen badugu edo partekatzen ez badugu, egileak «sendotasuna» lortu nahi du eraldatzeko prozesu baten bitartez. Prosezu hau honako urrats hauek egiteko nahian oinarritzen da: «hauteman», «konfiantza izan», «onartu» eta «esperimentatu».

Egilearen profila ezagutzeko aukera dago La Vanguardia egunkariko La contra sailan argitaratu zen K. Sohst-i eginiko elkarrizketa irakurriz.

«Goi-sentsibilitatea» («hipersentiberatasuna» ere deitzen zaio) ezaugarri gisa ulertzen da. Bereizgarri hau nerbio-sistema berezia duten pertsonek dute. Sistema honi esker, «estimuluak, kanpokoak zein barnekoak, besteek baino biziago» hautematen eta prozesatzen dituzte.

Dirudienez, biztanleriaren %15-20ak nortasun-bereizgarri hau du, eta ezaugarri hau zuzen ez bada kudeatzen pertsonak asetasun mentala edukitzeko aukera izango du.

Estatuan Goi-Sentsibilitatea duten Espainiako Pertsonen Elkartea (APASE) martxan dago.

Ikerkuntza esparruan, Elaine Aron terapeuta aitzindari izan da «goi sentsibilitatea» aztertzean.

Erreferentzia bibliografikoa. Kathrin SOHST (2017): El poder de la sensibilidad: cómo identificar a las personas altamente sensibles y qué podemos aprender de ellas. Ariel, Bartzelona, 346 or.

2017.07.28