Azala
Azala «Hezkuntza arloko coaching-a»

«Hezkuntza arloko coaching-a»

Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak (UIMP) «Hezkuntza arloko coaching-a: ikasgelan komunikazio ona eta harreman onuragarriak lortzeko arrakasta» izenburuko ikastaroa eskaintzen du. Irakasleei, ikasleei eta hezkuntza esparruan Adimen emozionalaren erabileran interesa duten guztiei zuzenduta dago. Arduradunak Alberto Rodrigo López (Harremanetan Coaching-ean aditua) eta Ana Enríquez Dueñas (eskola-aholkularia) dira. Irakasleentzako Prestakuntzarako ikastaro honen saioak Santanderren uztailaren 17tik 21era burutuko dira.

Edukiak

Ikastaro honen Egitaraua (16 modulu eta 30 ordukoa) Alberto Rodrigo Lópezek eta Ana Enríquez Dueñasek emango dute. Bere helburua ikaskuntza-prozesuak hobetzeko baliabideak garatzea da. Horretarako, honako tresna hauek azalduko dira:

  • Komunikazioa
  • Programazio Neurolinguistikoa (PNL)
  • Coaching-a eta Adimen emozionala

Saioak

Irakasleentzako Prestakuntzarako «Hezkuntza arloko coaching-a: ikasgelan komunikazio ona eta harreman onuragarriak lortzeko arrakasta» izenburukoikastaro honen saioak, goizez eta arratsaldez, Santanderren (Magdalena Peninsula) uztailaren 17tik 21ra emango dira.

Bide batez, nahi bada, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak (UIMP) antolatutako 2017ko Uda Ikastaroen programazioa ezagutzeko aukera dago.

2017.06.30