Azala
Azala Uda ikastaroa: «Gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak»

Uda ikastaroa: «Gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak»

«Gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» izenburuko ikastaroa Euskal Herriko Uda Unibertsitateak prestatu duen programan dago. Bere helburua, «zahartzearen arloan, zainketaren eta menpekotasunaren dimentsio ezberdinen inguruko eztabaida, ikusgaitasuna eta kontzientziazio soziala bultzatzean» datza. Mayte Sancho Castiello (Matia Institutu Gerontologikoa Fundaziokoa) eta Cristina Segura Talavera (La Caixa Banku-Fundaziokoa) dira zuzendariak. Saioak Donostian uztailaren 10etik 12ra emango dira.

Ikuspegia

Biztanleriaren etengabeko zahartzeak eragindako ingurunean, ikastaro honetan «zainketen antolatze-sistema eraldatzeko» beharra azalduko da, «erantzukizun partekatuaren, elkartasunaren eta tratu onaren» bitartez.

Horretarako, izaera enpatikoa da oinarrizko hastapena: bai zainketa jasotzen duten pertsonentzat, bai zaintzaileentzat.

Gutuna

Aztertuko diren gaien artean, «Lehenengo pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» Gutuna egiteko parte hartze-prosezua aurkeztuko da, Matia Institutu Gerontologikoa Fundazioaren laguntza teknikoarekin, La Caixa Gizarte Ekintzak bultzatu duena.

Saioak

Mayte Sancho Castiellok (Matia Institutu Gerontologikoko zuzendari zientifikoa) eta Cristina Segura Talaverak (La Caixa Banku-Fundazioko Adineko Pertsonak Saileko zuzendaria) «Gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» izenburuko ikastaroa antolatu dute. Saioak arratsaldez uztailaren 10etik 12ra emango dira.

Informazio honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, ikastaro honen egitarauan sar daiteke. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 2017ko Uda Ikastaro guztiak kontsultatzeko aukera dago.

2017.06.23