Azala
Azala Haurtzaroko eta nerabezaroko doluari buruzko gida

Haurtzaroko eta nerabezaroko doluari buruzko gida

Bizkaiko Medikuen Elkargoak«Haurtzaroko eta nerabezaroko doluari buruzko gida» argitaratu du. Gida honen bidez, hezkuntzaren arloan, «galerak» kudeatzeko jarraibideak eman nahi dira: hau da, «gure seme-alaba, nerabe eta gazte guztiek bizitzan zehar batzutan aurre egin beharko dioten» esperientzia bat kudeatzekoak. Ekimen hau «Doluaren Ibilibidea» kanpainaren esparruan kokatzen da eta gurasoei, irakasleei eta ikasleei zuzenduta dago. Gida honek eduki sozioemozionalak eskaintzen ditu, eta eduki hauek eta beste material batzuk formatu digitalean eskuragarri daude. Bestalde, gai honi lotuta dagoenez, Euskal Herriko Uda Unibertsitateko ikastaro baten berri emateko aukera hartzen dugu: «Nola bizi dolua eta galerak ikastetxetan» izenburukoa, Donostian uztailaren 26, 27 eta 28rako programatu dena.

Helburua

«Haurtzaroko eta nerabezaroko doluaria buruzko gidak» ondorengo helburu hau du: lagun maite baten heriotzari aurre egitea, baita galerak bezala bizitzen diren beste egoera batzuei ere. Hezkuntzaren inguruneari, familiaren testuinguruari eta osasunaren arloari zuzenduta dago.

Irizten da nahaste asko (antsietateari eta depresioari lotura dutenak) eta hainbat somatizazio prozesu galerak bizitzeko moduaren ondorioak direla edo alde honekin harremana dutela. Horregatik, Bizkaiko Medikuen Elkargoak bere urteko osasun-hezkuntzaren aldeko kanpaina bultzatu du, dolua kudeatzen jakiteko asmoz.

Xede honi begira, gidaz gain, Elkargoak euskaraz zein gaztelaniaz liburuxka informatibo bat eta poster bat egin ditu.

Taldea

Material hauek prestatu dituen talde arduraduneko kideak ondoko profesional hauek dira: Batirtze Artaraz Ocerinjaúregui (Psikiatria); Elsa Sierra García (Psikoonkologia eta Eskola Psikologia); Fernando González Serrano (Psikiatria); Jesús Ángel García García (Familia eta Komunitateko Medikuntza); Verónica Blanco Rubio (Psikiatria), eta Víctor Landa Petralanda (Familia eta Komunitateko Medikuntza).

Uda ikastaroa

Beste aldetik, baina gai honi lotura denez, Euskal Herriko Uda Unibertsitateko hurrengo ikastaroaren inguruko erreferentziari berri ematen dugu hementxe: «Nola bizi dolua eta galerak ikastetxetan» izenburukoa, Donostian uztailaren 26, 27 eta 28rako programatu dena.

2017.06.18