Azala
Azala «Zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzea»

«Zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzea»

«Zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzea» da Unibertsitate Konplutentseak antolatu duen uda ikastaroaren izenburua. Ikastaroa Narciso García Nietok eta David Domínguez Pérezek zuzenduko dute, Hezkuntza orientabidean eta Ikaskuntza kooperatiboan espezialistak direnak, eta «gaitasunak kudeatzerako eredua» ezagutzea eta erabiltzea du helburu nagusi. Beste zuzendaritzako gaitasun batzuren artean, ikastaroan zehar bereziki aztertuko diren trebetasun emozionalak ditugu. Saioak uztailaren 3tik 21era burutuko dira, Madrilen (San Lorenzo de El Escorial).

Ikuspegia eta egitaraua

Narciso García Nieto eta David Domínguez Pérez irakasleen zuzendaritzapean, ikastaro honetan (Unibertsitate Konplutentseko Gizarte Zientzien Eskolaren esparruan sortua) «gaitasunak kudeatzerako ereduan» sakonduko da eta bere programak eredu hori erabiltzeko tresnak emango ditu. Helburu honi begira, honako alde hauek aztertuko dira: gaitasun sortzaileak eta emozionalak; lidergoa, talde-lana eta motibazioa; gatazkak kudeatzea, negoziazio positiboa eta erabakiak hartzea, edo, bere osotasunean, proiektuak bultzatzea.

Ikastaroaren egitarauak dimentsio praktikoa du. Izan ere, partaide bakoitzak amaierako proiektu bat egin beharko du.

Saioak

«Zuzendaritzako trebetasunak eta gaitasunak garatzea» izenburuko ikastaro honen saioak uztailaren 3tik 21era emango dira, arratsaldeko ordutegian, astelehenetik ostiralera (9:00tatik 14:00tara), Madrilen (San Lorenzo de El Escorial).

Nahi bada, Unibertsitate Konplutentseak antolatutako 2017ko Uda Ikastaro guztiak kontsultatu ahal dira.

2017.06.13