Azala
Azala «Adimen emozionala lanaren arloan»

«Adimen emozionala lanaren arloan»

UNED Fundazioaren Uda Unibertsitateak «Adimen emozionala lanaren arloan» izenburuko ikastaroa antolatu du Gabriela Topa Cantisanoren zuzendaritzapean. Honako helburu hau du: «parte hartuko dutenei adimen emozionalaren aplikazio sorta zabala ematea, batez ere lan, hezkuntza eta osasun esparruetan». Saioak Madrilen ekainaren 28 eta 30ean burutuko dira.

Egitaraua

Gabriela Topa Cantisanok zuzenduko duen «Adimen emozionala lanaren arloan» izenburuko ikastaroaren egitarauak ondorengo txosten hauek aurkezten ditu:

  • «Adimena, pertsonalitatea eta adimen emozionala, zeregin profesionalaren baldintzatzaile gisa»

(Juan Carlos Pérez González)

  • «Kudeaketa emozionala karrera-garapenean bizitza osoan zehar»

(Gabriela Topa Cantisano)

  • «Emozio positiboei buruzko tailerra»

(Enrique García Fernández-Abascal)

  • «Adimen emozionala. Esperientzia praktika bat»

(Fernando Pérez Yllana)

  • «Lidergo positiboa erakundeen arloan»

(Juan Antonio Moriano León)

  • «Hezkuntza-erakundeetan sartzea errazteko tresnak: harrera-programak diseinatzeko tailerra»

(José Luis Caeiro García)

  • «Emozio suntsitzaileek duten garrantzia erakundeen arloan. Tailer praktikoa»

(Pilar Muñoz Martínez)

  • «Abiatzea adimen emozionalaren bidez»

(Ana Laguía González)

Saioak

Hasiera: 2017ko ekainaren 28a.

Amaiera: 2017ko ekainaren 30a.

Saioak (20 ordukoak) Zuzenbide Fakultatean burutuko dira. UNED (Obispo Trejo kalea, 2, Madril). Ikastaroaren egitarauak materialak kontsultatzeko lau ordu ditu, baita foro birtualean ikaslearen parte hartze aktiboa ere.

2017.06.04