Azala
Azala Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Ikastaroa: «E+ talde positiboak»

Gipuzkoako Bazkundeak «E+ talde positiboak» izenburuko ikastaroa antolatu du. Bere zuzendaria Teresa Aranzibia da, garapen pertsonal eta profesionalerako laguntza ematean aditua. Ikastaroaren proposamena honako uste oso honetan oinarritzen da: «talde positiboak produktiboagoak dira eta beren lanarekin eta organizazioarekin konpromiso handiagoa dute». Egitarauan ardatz-kontzeptuak sartu dira, besteak beste, konpromisoa, emozioak bideratze positiboa eta erresilientzia indartzeko oinarriak. Ikastaroaren saioak Donostian ekainaren 15ean egingo dira.

Helburua eta Egitaraua

8 orduko ikastaro honen helburua parte hartuko duenei lantaldeen gaitasun positiboa hobetzeko beharrezko tresnak ematean datza. Xede honi begira, ondorengo kontu hauek aztertuko dira:

  • Taldekideen taldeekiko konpromisoa areagotzea
  • Emozio positiboak zuzentzea taldearen helburuen zerbitzura
  • Taldeko kideen arteko interakzioa sustatzea
  • Taldearen eta taldekideen erresilientzia indartzea

Hizlaria:

Teresa Aranzibia. Ekonomia Zientzietan lizentziatua, Jario Consulting taldeko koordinatzailea eta beren garapenerako pertsonei eta taldeei laguntza ematean aditua.

Data eta ordutegia:

Ekainaren 15a. 9:00tatik 14:00tara eta 15:30etatik 18:30etara.

Lekua:

Gipuzkoako Bazkundea. Tolosa etorbidea, 75 (Donostia).

Informazio gehiago jakiteko, Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako ikastaro honen Egitarauan sartu ahal da.

2017.05.31