Azala
Azala «Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a»

«Erakundeei zuzenduriko Adimen emozionala eta Mindfulness-a»

«XXI. mendeko erakundeei zuzenduriko Adimen emozionalari eta Mindfulness-ari buruzko tailerra» da UIMPren (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) prestakuntza eskaintza. Tailerra esku-hartzeko «kultura berri bat sortzen laguntzen duten programak euren erakundeetan bideratu nahi duten» pertsonei zuzenduta dago. Bere arduradunak Montserrat Grañeras Pastrana (Psikologian doktorea) eta Rafael Cobo Calleja (Mindful Leading Institutuko sortzaileetarikoa) dira. Tailer honetan gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute. Saioak Santanderren uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dira.

Edukiak

Montserrat Grañeras Pastranak eta Rafael Cobo Callejak emango duten tailer honen Egitaraua Adimen emozionalaren eta Mindfulnessaren (Arreta osoa) erabilerari buruzkoa da. Programan ikuspegi indibiduala zein kolektiboa kontuan hartzen dira: erronka profesionalen eta erakundeen eskakizunen aurrean.

Beste alderen artean, honako hauek aztertuko dira:

  • Estresa eta gatazka kudeatzea
  • Autokontrola, autoestimazioa eta sormena garatzea
  • Motibazioa eta enpatia ezagutzea
  • Esku hartzeko planak proposatzea

Saioak

«XXI. mendeko erakundeei zuzenduriko Adimen emozionalari eta Mindfulness-ari buruzko tailerraren» saioak Santanderren (Magdalena penintsula) uztailaren 31tik abuztuaren 4ra egingo dira, goiz eta arratsaldeko txandatan.

Bestalde, nahi baduzu, UIMPek (Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea) antolatutako 2017ko Uda Ikastaroen programazioa ezagutzeko aukera dago.

2017.05.27