Azala
Azala Uda ikastaroa: «Esku hartzea psikologia kognitiboaren bidez»

Uda ikastaroa: «Esku hartzea psikologia kognitiboaren bidez»

«Esku hartzea psikologia kognitiboaren bidez» izenburuko ikastaroa Euskal Herriko Uda Unibertsitateak bultzatzen duen 2017ko programan dago. Rafael Santandreu Lorite psikologo klinikoak zuzenduko du. Santandreu Centro de Terapia Breve izeneko zentroko zuzendaria eta Adimen emozionalari buruzko dibulgaziozko argitalpenen egilea da. Ikastaroaren helburua zenbait lan esparrutan eta bizitza pertsonalean erabiltzeko terapia kognitiboaren ezagutzan sakontzean datza. Saioak Donostian ekainaren 15 eta 16an egingo dira.

Ikuspegia

Rafael Santandreu Loriteren (Bartzelona, 1969) zuzendaritzapean, ikastaroa terapia kognitiboan zentratzen da: hau da, bere hastapenak (Albert Ellis eta Aaron Becken ereduak) ezagutu; kasuak ikusi eta aztertu, eta saio praktikoetan aurre egin.

Saioak

«Esku hartzea psikologia kognitiboaren bidez» izenburuko ikastaroa ekainaren 15 eta 16an burutuko dira, goiz eta arratsaldeko txandatan.

Rafael Santandreuk psikoterapeuta baten praktika profesionala eta Adimen emozionalaren hainbat alderdiri buruzko dibulgaziozko jarduera handia batzen ditu. Berak liburu batzuk idatzi ditu, besteak beste, Ser feliz en Alaska (Grijalbo, 2016), Las gafas de la felicidad (Grijalbo, 2014) o El arte de no amargarse la vida (Oniro / Paidós, 2011).

Informazio gehiago jakiteko, ikastaro honen edukietan sar daiteke.

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako 2017ko Uda Ikastaroak kontsulta egiteko aukera dago.

2017.05.17