Azala
Azala Peter Singer: «Vivir éticamente» izenburuko liburua

Peter Singer: «Vivir éticamente» izenburuko liburua

Peter Singer filosofo utilitaristak (Melbourne, Australia, 1946) «Vivir éticamente: cómo el altruismo eficaz nos hace mejores personas» izenburuko liburua idatzi du. Bere obran «altruismo eraginkorra» defendatzen du. Mugimendu sozial bat da ondorengo hastapen honetan oinarritzen dena: «gure esku dagoen guztia egin mundua hobetzeko». «Etika praktikoaren» esparruan, Singer-ek enpatia emozionalaren eta, lehentasunez, enpatia kognitiboaren garrantzia azpimarratzen du «altruismo eraginkorraren» bidez aritzeko eta «ongi handiena egiteko». Lan hau Paidós Iberica argitaletxeak oraindik orain kaleratu du.

Obran honetan Peter Albert David Singer-ek «altruismo eraginkorraz» hausnartzen du eta bere hastapen kontzeptualak, ikuspegia («Etika praktikoak» bideratua) eta errealitatea eraldatzeko ahalmena (filosofiarekin batera) aztertzen ditu.

Singer-en iritziz, gure «gaitasun moralak» ondorio positiboak dituen «garrantzi handiko zintzotasuna» erakutsi ahal du. Filosofoak Steven Pinker psikologo kanadarra gogora ekartzen du, eta batez ere bere honako ideia hau: arrazoimenaren hobekuntzak eragin moral osasungarri bat eta planteamendu etiko bat ditu. Onura hauek altruismo eraginkorraren berezkoak dira. Bestalde, Singer-ek bizitza etikoaren, autoestimazioaren eta enpatiaren (emozionala eta kognitiboa) arteko loturak azpimarratzen ditu.

Empatia

Bereziki, gure gizarte garaikideetan enpatiaren protagonismoaren inguruan, egile batzuren lanak nabarmentzen ditu: adibidez, Jeremy Rifkinen (La civilización empática) eta Frans de Waalen (La edad de la empatía) liburuak.

Peter Singer-en hitzetan: «Agian ez da maitasuna altruista eraginkorrak motibatzen duena, enpatia baizik: besteen lekuan jartzeko gaitasuna eta beren sentimendu edo emozioekin identifikatzekoa».

Singer-en ideiak ezagutu nahi bada, El cómo y el porqué del altruismo eficaz (TED 2013) izenburuko hitzaldian sar daiteke.

Erreferentzia bibliografikoa. Peter SINGER (2017): Vivir éticamente: cómo el altruismo eficaz nos hace mejores personas. Paidós Ibérica, Bartzelona, 224 or.

2017.05.10