Azala
Azala Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala

Carmen Pellicer: Ashokako Ekintzaile Soziala

Carmen Pellicer pedagogoa Hezkuntzaren esparruan garatutako ikaskuntzan aditua da. Trilema Fundazioko presidentea, 2016an Ashokako Ekintzaile Soziala izendatu izan da. Organizazio filantropiko honek ingurumenarekin konpromisoa hartzen duten pertsonen eta erakundeen jarrera «konpontzaile» («changemaker») baten bidez gizartea eraldatzea defendatzen du. Pellicerrek José Antonio Marinarekin batera La inteligencia que aprende (2015) izenburuko liburua idatzi zuen. Berak zuzendari eta irakasleentzako prestakuntza programak antolatzen ditu eta Nola hezi Talentu Ekintzailea(Gironako Princesa Fundazioa) izeneko proiektuaren zuzendaritza teknikoko arduraduna da. Bere ustez, Hezkuntzaren bitartez herri bat hobetu ahal da.

Carmen Pellicer Iborraren hitzetan, «herri bat aldatu nahi badugu, Hezkuntza aldatu behar da». Iaz, 2016an, Espainiako Ashoka elkarteak bere jardunbidea, pentsamendua eta konpromisoa aintzatetsi zituen. Pellicer Trilema Fundazioko presidente sortzailea da eta bere lana aintzat hartu izan da. Datuak eztabaidaezinak dira: Trilemak 50.000 irakasle trebatu ditu eta Europako eta Afrikako eskolak eraldatzen lagundu ditu.

Ashokakbultzatzen duen hezkuntza-ereduan, «konpontzaile aktiboak izaten ikasteak» lehentasuna du. Carmen Pellicer pedagoga eta teologoa premisa honen aldekoa da. José Antonio Marinarekin batera idatzitako eta Santillana argitaletxean (2015) kaleratutako La inteligencia que aprende izenburuko liburua adibide aproposa da, eta nolabait baita Libro Blanco de la Profesión Docente y su Entorno Escolar titulu duena ere. Bigarren liburu hau 2015ean aurkeztu zen. Pellicer bera obra honen egilekidea da.

Carmen Pellicerren ibilbidea gaitasun kognitiboen eta sozioemozionalen tratamenduak osatzen du. Project Zeroko (Harvard) zenbait programatan parte hartu du eta jarduera honen arloan Hainbat Adimenei buruzko master bat egin zuen. José Antonio Marinaren lankidetzan, Adimen Exekutiboko eta Hezkuntzako Nebrija-Santander Katedra zuzentzen du. Halaber, AECOPEko (Coaching Pedagogiko eta Hezkuntza-Ebaluatzerako Elkartea) burua da eta Nola hezi Talentu Ekintzailea (Gironako Princesa Fundazioa) izeneko proiektuaren arduradun teknikoa ere bai.

Ashoka

1981ean Bill Draytonek Ashoka elkartea sortu zuen. Nazioarteko erakunde independiente hau irabazi-asmorik gabekoa da, eta 90 estatu inguruko 3.000 ekintzaile baino gehiagoko sare zabal batek osatzen du. Paradigma berri bat proposatzen du. Hau da: «gizartearen pentsaeraren aldaketa bat bizkortzea, organizazioei, komunikabideei, eskolei, enpresei, gurasoei, kazetariei, zuzendariei eta haurrei guztiok arduradunak garela eta aldaketaren protagonistak izan ahal dugula adierazten lagunduz».

2017.04.24