Azala
Azala Dokumentazioa Multimedia Howard Gardner: «Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia»

Howard Gardner: «Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia»

Howard Gardner-en «Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia» izenburuko hitzaldia «arrakasta» kontzeptuaren eta haren premisen inguruko hausnarketa bat da. «Hainbat Adimen» teoriaren sortzailearen iritziz, taletuaz eta ahaleginaz gain, pertseberantzia beharrezkoa da. H. Gardner-ek proposatzen du nola izan pertsona ona, profesional ona eta hiritar ona. Bere erantzunak hiru baldintza biltzen ditu: bikaina izatea, konprometituta egotea eta etikoa izatea. Ideia hauek 2016ko apirilean Bartzelonako Montserrrat Ikastetxean azaldu ziren.

«Talentua edo adimena, ahalegina edo pertseberantzia» izenburuko hitzaldian, Howard Gardner-ek ikaskuntzari eta arrakastari buruzko proposamenak laburtzen ditu. Pertseberantziaren garrantzia gorakorra azpimarratzen du bere pentsamenduan. Probatu, esperimentatu, gauzak ondo egin eta, ez bada guztiz lortzen, berriro saiatu.

Gadner-en ustez, pertsona bat ona, profesional bat ona eta hiritar bat ona izateko, bikaintasuna, konpromisoa eta etika batu behar dira.

H. Gardner-en parte hartzea Bartzelonako Montserrrat Ikastetxean burutu zen. Zentro hau «Hainbat Adimenen» aplikatzean aitzindaria da. Ikastetxe honetara egin zuen bisitan, Ramon Llull Unibertsitateak 2016ko apirilean Gardner-i Honoris Causa Doktore titulua eman zion.

Howard Gardner-en gainean, beste hainbat erreferentziaren artean, honako hau kontsulta daiteke: Howard Gardner Hainbat Adimenen Teoriaren sortzaileari egindako elkarrizketa, web honetan pasa den maiatzaren 7an argitaratu zena.

2016.10.03