Azala
Azala Hezkuntza Jardunaldiak eta prestakuntza ekintzak «Hezkuntza emozionala eta Ongizatea» graduondoa

«Hezkuntza emozionala eta Ongizatea» graduondoa

«Hezkuntza emozionala eta Ongizatea (2016-2017)» graduondo honen helburua prestakuntza espezializatua (teoriko, tekniko eta praktikoa) eskaintzea da gaitasun sozioemozionalen arloan programa eta ekimenak proposatzen dituzten profesionaleei. Bartzelonako Unibertsitateko Institut de Ciències de l'Educació (ICE) zentroak antolatuta, aurrez aurreko graduondo hau 2016ko irailaren 30ean hasiko da Bartzelonan.

Egitaraua eta jasotzaileak

Nuria Pérez Escoda eta Rafael Bisquerra Alzinaren zuzendaritzapean, «Hezkuntza emozionala eta Ongizatea (2016-2017)» graduondoaren egitaraua irakasleei, tutoreei, pedagogoei, gizarte-hezitzaileei eta beste laguntza-profesional batzuei (medikuak, erizaintzako pertsonala, abokatuak, gizarte-langileak eta abar) zuzenduta dago, eta baita giza baliabideen garapenaz interesatuta daudenei ere.

Saioak eta izena aurretik ematea

Graduondoa Bartzelonako Unibertsitateko Facultat d'Educacióko ikaskegeletan burutuko da.

Datorren irailaren 30ean hasiko da.

Saioak astearte eta ostiraletan (17:30etatik 21:30etara) emango dira eta, noizean behin, larunbat goizean.

Izena aurretik emateko epea 2016ko irailaren 15ean amaituko da.

Graduondo hau (30 kreditutakoa) Bartzelonako Unibertsitateak (Institut de Ciències de l'Educació ICE / Facultat d'Educació) antolatu du.

2016.08.09