Azala Adimen emozionala Ikaskuntza emozionala
Azala Adimen emozionala Ikaskuntza emozionala

Ikaskuntza emozionala

Landu badaiteke ere, urte askoan egonkor mantentzen den adimen-kozienteak ez bezala, Adimen emozionala garatu eta areagotu egin daiteke, eta zaindu egin behar da, etapa baten baldintzek bere garapen eta mantentze-prozesu egokia ilun bait dezakete.

Horrela, Peter Salovey eta John Mayer (1990) egileek ezaugarri emozionalak ikasi eta gara daitezkeenaren tesia defendatzen dute eta, gainera, merezi duen lana dela diote, konpetentzia emozionalak portaeraren funtsezko eremu guztietan eragiten bait du. Ezaugarri emozional horiek garatu ahal izateko, bi ideia proposatzen dizkigute:

  • Norberaren emozioak eta gainerakoenak kontzienteki hautemateko esfortzuaren bidez lortzen da.
  • Arreta, norberaren emozioak hobeto kudeatzeko eta gainerako pertsonekin tratu kontzienteagoa izateko oinarria da.

Hezkuntzaren azken erreformak eta UNESCOren txostenak aztertzen baditugu, Adimen Emozionala eskatutako emaitzak lortzeko behar bihurtu dela konturatuko gara. Hezkuntza, ezagutzak igortzeko tresna klasikoa izatetik, pertsonen osoko garapena lortzeko funtsezko tresna izatera pasa dadin exijitzen zaigu.

Gainera, ezin dugu ahaztu, hezkuntza ikastetxeetan lantzea ez dela gutxi batzuen lana, baizik eta bizitza osoan zehar gaitasun sozio-emozionalak eskuratzen lagunduko duten eragile eta esparru guztiei dagokie.

Testuinguru berri horretan, Hezkuntza emozionalaren beharra ulertzeko, Rafael Bisquerrak (2000) aurkezten digun definizioa interesgarria da:

hezkuntza-prozesu etengabea eta iraunkorra, garapen emozionala sustatu nahi duena garapen kognitiboaren ezinbesteko osagarri gisa; biak izango dira osoko nortasunaren garapenaren funtsezko elementuak. Horretarako, emozioen inguruko ezagutzak eta trebetasunak garatzea proposatzen da, norbanakoa gaitzeko eguneroko bizitzan suertatzen diren erronkei aurre egiterakoan, bere ongizate biologiko, psikologikoa eta soziala areagotzeko helburuarekin.