Glosarioa

A B C E G H I K L M O P T S

Tarte honetan Adimen emozionalarekin loturik dauden kontzeptu nagusiak hobeto ulertzeko laguntza modura hitz edo terminoen glosarioa eskeintzen da.

Aurrerantzean, zehatzak izateko asmorik gabe baina bai hautakorrak, hitz-zerrenda hau osatzen joango da, termino bakoitzaren definizioarekin batera.

Kasu batzuetan ohar terminologikoak egiteko erabili diren aipamen bibliografikoak zehazten dira. Lan horien datu guztiak Dokumentazio atalean aurki daitezke.•

A

Adimena-k

Izaera pluridimentsionala du, bere adierazpenen arabera. Pluraltasun honekin, errealitatea ulertzeko eta zuzen aurre egiteko gai izan daiteke; informazioa prozesatu eta aztertzeko; zaiztasunak eta arazoak, bai teoriko zein praktikoak, modu egokian konpontzeko; egunez egun aurkezten dira, eta era berean, asmatu eta sortzeko gaitasun modura aurkezten dira.

Etimologikoki, honetara garamatza: nork daki hautatzen. ♦

 

Adimen Emozionala (AE)

Pertsonek modu egoki eta zehatzean emozioak eta sentimenduak hauteman eta kontutan hartzeko duten gaitasuna da; baloratu eta asimilatzeko zentzua; egoera emozionala adierazteko trebetasuna; komunikatzeko gaitasuna; hurbiltasuna eta elkarrekintza bultzaten duten sentimenduak onartu edo/eta sortzea; gogo-egoera aztertzeko eta hazkunde emozional eta intelektuala laguntzeko emozioak zuhurki arautzeko irizpidea (Mayer eta Salovey, 1997). ♦

 

Afektua

Buruko jardueraren hiru eremuetako bat (Motibazioa, Kognizioa eta Afektua), irekia eta emozioei, umore egoerei eta erlazionaturiko beste sentimendu batzuei dagokiena, hala nola, kemena eta nekea (Mayer eta Salovey, 1997).

Afektuak, Jose Antonio Marinaren (1997: 81) ustez, ekintzaren unibertsoan agertzen dira, bizitzan, eta «motibazioaren katean maila kontziente» izango dira. ♦

 

Asertibitatea

Gure eskubideak defendatzeko gaitasuna, sentimenduak, sinesmenak eta pentsamenduak adieraziz, besteen sentimenduak mindu gabe.

Oreka eta autokonfiantzaren egoera eskatzen du; manipulazio eta bidegabekeriei aurre egiteko bidea da, eta elkarrekiko errespetuaren harremanen kodea dakar. ♦

 

Autoestimua

Pertsona batek bere buruari egindako ebaluarioaren prozesuari dagokio.

Autobalioztatze hau orekatua izan dadin norberak bere bertute eta hutsuneetaz kontziente izan behar du, eta inguruko beste pertsonek pentsatu eta sentitzen dutena kontutan hartu behar du.

Autobalorazioak pertsona bakoitzaren bizitza-esperientzia eta pertsonen arteko harremanak mugatzen ditu. ♦

 

Autokontzeptua

Norbanakoak bere buruari buruz duen iritziaren sistema konplexu eta dinamikoa da.

Esperientzian zehar zehazten da, nork bere interpretazioen bidez eta besteek erakutsitako irudien bidez.

Elkarrekintza sozialean positiboki edo negatiboki atzeraelikatzen da, irudien trukaketan, feedback-ean eta guzti horren prozesatze pertsonala aintzat hartzean.

Autokontzeptuak (niaren irudia) autoestimuarekin lotura zuzena du. ♦

 

Autorregulazioa

Emozionaltasuna norberak dituen baliabideen bidez modulatzeko gaitasuna da, erabilgarriak diren baliabide pertsonalekin jomuga eta zehazturiko estrategietara bideratzeko.

Autokontrola geure emozioen onarpenean eta kudeatzeko zentzuan oinarritzen da. ♦

 

igo

B

Bizitza osoko ikaskuntza

Bizitza osoan ikasten joateko jarduerak dira, eta ezagutzak, konpetentziak eta gaitasunak hobetzea dute helburu.

Hau ikuspuntu pertsonal, zibiko, sozial edo, zehazki, dimentsio profesionalarekin lorturik.♦

 

igo

E

Emozioa

Kanpo-estimulu edo inguruko baten edo barne-estimulu baten aurrean emandako fenomeno psikofisiologikoa da.

Bere izaeraren arabera, aurretik izandako esperientzien eta norberaren nortasunaren arabera, aldaketak edo erreakzioak eragiten ditu maila subjektibo, fisiologiko, kognitibo eta adierazkorrean.

Bere orientabidea edo zeinua (positiboa ala negatiboa), osagarri kualitatibo eta kuantitatiboak (bere tamainu, maila edo intentsitatea) bereizten dira.

Etimologikoki, ekintzara eragiten duen bultzadarekin lotzen da.♦

 

Enpatia

Adimen emozionalaren erabilerarako oinarrizko kontzeptua da.

Pertsona baten gaitasun kognitibo modura uler daiteke beste pertsona baten zeinu eta seinale adierazgarriak ezagutzeko: bere emozioak; egoera sentimentala ulertu eta partekatzeko, eta nork bere identitatea baztertu gabe, beharrei modu egokian erantzuteko.

Besteekiko errekonozimendua eta pertzepzioa eskatzen du; entzute eraginkorraren eta konpromezuaren zentzua, eta elkarrekintza errazten du: harreman altruistak eta lankidetzakoak.♦

 

Erreaktiboa (edo atzeraeraginezkoa)

Kasu honetan arazo bat identifikatu eta antzeman ondoren esku-hartzen da.

Lan eremua helburuetan zehazten da zergaitian baino gehiago, eta gerta daitekenaren arriskuak saihestu edo gutxitzeko moduan.♦

 

Erresilientzia

Sufrimendu egoera edo garaiak gainditzeko gaitasun pertsonala da.

Nahigabearen aurrean edo ondoren sendotasuna lortzeko giza-hauskortasunaren esperientziarekin elkarrekin bizitzen da.

Erresistentzia gaitasun honek norberari aurkakoak diren egoerak gainditu eta egokitzen laguntzen dio.

Emaitza ikusi ondoren batzutan esan daiteke pertsona erresilientea eraldatu egiten dela eta esperientzia mingarri honetatik indarturik ateratzen dela.♦

 

igo

G

Gaitasunak

Testuinguruan parte hartzeko ezagutzak, gaitasunak eta jarrera egokiak bateratzea suposatzen du.

Beharrezkoak gisa hartu daitezkeen gaitasun-gakoak pertsonalki eratzeko eta hazteko erabakigarriak lirateke, baita hiritartasun aktiboan, enpleguan eta gizarteratzean parte hartzeko ere.♦

 

igo

H

Heziketa emozionala

Hezkuntza-prozesua, jarraitua eta iraunkorra, garapen kognitiboaren ezinbesteko osagarritzat garapen emozionala bultzatzea helburu duena.

Nortasun integrala garatzeko funtsezkoak dira biak. Horretarako, emozioen inguruko ezagutza eta trebetasunak garatzea proposatzen da, eguneroko bizitzan sortzen diren erronkei hobeto aurre egiteko norbanakoa gaitzea helburu hartuta, era horretan bere ongizate biologikoa, psikologikoa eta soziala hobetzea lortzeko (Bisquerra, 2000).

Pertsona bakoitzaren gaitasun emozionala esparru honetan eratzen diren hezkuntza ekimenen oinarrizko helburuan paratu daitezke.♦

 

igo

I

Ikaskuntza emozional eta soziala

Prozesu bat da, eta prozesuaren bidez haurrek eta helduek euren emozioak onartu eta erabiltzeko, besteekiko kezka eta interesa adierazteko, harreman egokiak sortzeko, erabakiak arduraz hartzeko eta egoera ezberdinen aurrean desafioak modu eraikigarrian kudeatzeko behar diren ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak lortzen dituzte.♦

 

igo

K

Kognizioa

Oro har, informazio-lanketan, eta horrela ezagutzaren sorreran, laguntzen duen ahalmena edo buruko jarduera gisa ulertzen da.

Buruko jardueraren hiru eremuetako bat izango litzateke, Motibazioa, eta Afektuarekin batera. Eta ikasketa, pentsamendua, zentzua, memoria eta beste pentsamendu mota batzuekin zerikusia du (Mayer eta Salovey, 1997).♦

 

igo

L

Lankidetzako aholkularitza

Orokorrean arlo desberdinetan diharduten bi profesionalen arteko borondatezko harremana da.

Harreman mota honi harreman triadikoa ere deitu ohi zaio, kasu honetan hezkuntza arloan aplikatua, aholkulariaz (espezialista) eta bitartekariaz (irakaslea) aparte hirugarren pertsona bat dagoelako (ikaslea), bitartekariaren ekintza zuzenduko zaiona.

Aholkulariaren eta bitartekariaren arteko lankidetzan dago gakoa, lankidetza horrek lagunduko bait dio bitartekariari (irakaslea) hirugarrenekin dituen harremanak hobetzen eta gerora begira antzeko arazoak bere kabuz konpontzeko gai izateko (bitartekaria edo irakaslea) trebetasunak garatzen (Alvarez, 2001)..♦

 

Lehen mailako prebentzioa

Biztanleriari oro har zuzendutako jarduerak, arazoak sortu aurretik taxutu eta martxan jartzen direnak (proaktiboa).

Jarduera horiek determinatzaileak hartzen dituzte oinarri, hau da, arazoak sorrarazten dituzten ingurumen-egoerak edo prozesu sozialak, biztanleengan duten eragina txikiagoa izan dadin (Sanchez Vidal, 2007).♦

 

igo

M

Motibazioa

Buruko jardueraren hiru eremuetako baten aurrean egongo ginateke, Kognizioa eta Afektuarekin batera. Oinarrizko bulkadak eta adiskidetasuna mantentzea edo boterea lortzea bezalako jarduera konplexuagoak barne hartzen ditu (Mayer eta Salovey, 1997).

Motibazioa oinarritzen den arrazoi edo eragileak zailak dira jakiten noraino heltzen eta bereizten diren. Gu geu motibatzeko eta beste pertsonak motibatzeko trebetasuna gaitasun emozional batean oinarritzen da, zeinetan Adimen intrapertsonala (automotibazioa) eta pertsonen artekoak (beste pertsonei zuzendua) parte hartuko luketen.♦

 

igo

O

Ongizate subjektiboa

Oro har gure bizitzarekin zenbateraino gauden gustura.

Zenbait osagai barne hartzen ditu: psikologikoak, fisiologikoak eta sozialak. Eta batzuetan zoriontasun kontzeptuarekin erlazionatzen da. ♦

 

igo

P

Proaktiboa

Arazo bat antzeman baino lehen, eta ez horren eraginez, jarduteko era.

Saihestu edo sortu nahi diren egoerak edo eszenatokien aurreikuspen edo aurre hartuz ematen den aukerari dagokio.

Giza izaerako egoeretan parte hartzen bada, Adimen emozionalaren ezagutza erabakigarria da.♦

 

ig igo

S

Sentimendua

Emozioari jarraitzen dion gogo-aldartea edo egoera psikikoa izan daiteke, bere ondorio zuzena.

Emozioa baino egoera afektibo egituratuagoa, konplexuagoa eta egonkorragoa da, baina ez hain nabaria; eta txikiagoa da duen inplikazio fisiologikoa.

Emozioak baino gehiago irauten du eta duen eduki kognitibo handiagatik bereizten da (Valles eta Valles, 2003).♦

 

igo

T

Trebetasun sozialak

Sozialki onar daitekeen moduan eta gaitasunez moldatzeko behar diren trebetasunak.

Gaitasun sozialen ardatzak erizpidearekin komunikatzeko gaitasuna, kodigoen nagusitasuna, enpatia eta autokontrolean oinarritzen dira.

Bere ezagutza ikasi edo hobetu daiteko bizitza osoan zehar.♦

 

igo