Adimena

Adimena, beste eraikuntza asko bezala, paradigma psikologiko desberdinetatik aztertu da eta, horien barruan, ikuspuntu desberdinetatik. Horregatik, eraikuntzarako askotariko esanahiak aurkitzen ditugu.

Ugaritasun horren barruan, guri gehien interesatzen zaizkigun ikerketak Howard Gardner psikologoak egindakoak dira. Berak, adimen bakarra ez dagoela erakusten digu, eta adimen-sorta gutxienez zortzi aldaeratan bana daitekeela:

  1. Adimen logiko matematikoa
    Alde logiko/matematikoak bereizteko eta arrazoiketa-mota desberdinetako arazoak konpontzeko.
  2. Adimen linguistikoa
    Hizkuntzaren formak identifikatu, aztertu eta manipulatzeko gaitasuna (ulertu eta ekoiztu).
  3. Adimen musikala
    Erritmoa, tonua eta ahots-tinbrea sortu eta hautemateko gaitasuna.
  4. Adimen espaziala
    Mundu ikus/espaziala irudikatzeko eta buruko irudietan transformazioak egiteko gaitasuna.
  5. Adimen kinestesikoa
    Gorputzaren mugimenduak kontrolatzeko eta objektuak trebetasunez maneiatzeko gaitasuna.
  6. Pertsona arteko adimena
    Gainerakoen ideia, motibazio eta emozioak bereizteko, ulertzeko eta era egokian erantzuteko gaitasuna.
  7. Pertsona barneko adimena
    Alde kognitibo, afektibo eta konduktualak baloratzeko, auto-erregulatzeko eta norberaren ezaugarri indartsu eta ahulak antzemateko gaitasuna.
  8. Adimen naturalista
    Ingurunea, inguratzen gaituena, bereizi, sailkatu eta erabiltzeko gaitasuna.

Halaber, H. Gardnerrek proposatutako adimen-taxonomiaren barruan, eta Adimen Emozionalera hurbiltzen jarraitzeko, pertsona barneko eta pertsona arteko adimenean jarri beharko dugu arreta. Bi adimen-mota horiek Adimen Emozionalera pausua emateko bidea erakutsiko digute.